brigadak2019

Brasilgo birgadaren azken kronika: emakume nekazariak patriarkatua errotik mozten

“Nekazarien lana ezinbestekoa da, zaindu egin behar ditugu, eurek ere lurra eta ekoizpena zaindu ditzaten, eta denok osasuntsu jan dezagun”. Hala esan genien Paulo Freire eskolako ikasleei guretzat nekazari izatea zer zen galdetu zigutenean. Nekazari izatea zerbait txarra den ustea barruraino sartuta baitago Brasilgo jendartean ere, eta horren aurka ari dira Lurrik Gabeko Nekazariak eskoletan agroekologia irakatsiz.


Nekazari izatea lan nekeza bada, imajinatu zer den nekazari eta emakume izatea; edo nekazari, emakume eta beltza; edo gehitu horri lesbiana identitatea. Sistema kapitalistaren baitan elkar gurutzatzen diren zapalkuntza sistemek zuzenean kolpatzen dute Brasilgo emakumeen eta beste zenbait kolektiboren bizitza. Hamabi orduro hiltzen dute emakume bat Brasilen, eta transexualen kolektiboa da biolentzia gehien jasaten duena gaur egun. MST horren jakitun da, eta oso argi dute egiturazko biolentzia hauek euren asentamentu eta kanpamentuetan, hau da, herritarrengan bizirik daudela. Horregatik ari dira eguneroko inurri lanean, herritarrak formatzen, eta kolektibo hauen erresistentzia antolatzen.

 

Palestinako brigada mixtoaren bigarren kronika!

Bidaian aurrera goazela, preso palestinarren egoeraren eta sionisten aparatu errepresiboaren berri izateko aukera izan dugu. Atxiloketak eta askatasuna berreskuratzeak egunero ematen direnez, ezinezkoa da uneoroko preso kopurua jakitea. Halere, gaur egun 6.000-7.000 inguruan kokatuko litzateke zenbakia garairik gogorrenean 15.000ra ere heldu izan delarik. Datu esanguratsu gisa, 1967tik aitzinera 800.000 pertsona izan dira atxilotuak, biztanleria maskulinoaren %50 noizbait atxilotua izan dela suposatzen duena.

 

Atxiloketak hiru momentu edota tokitan eman daitezke: Check pointetan, protestetan eta etxera bila joanda. Hauetako gehienak protestetan eta etxera bila joanda gauzatzen dira, betiere indarkeria handiz egiten direlarik. Esan beharra dago, atxiloketak zenbait kasutan PANek (Palestinar Autoritate Nazionalak) berak burutzen dituela, gerora atxilotua israeldarren eskuetan uzteko.

Venezuelako brigadaren 3. kronika: Lurralde Antolaketarako ministro-ordearekin topaketa

Edgar Alberto Valero Acosta Venezuelako Errepublika Bolivarianoaren Lurralde Antolaketarako burua da, Planifikaziorako Herri Boterearen Ministerioaren ministeriordetzetako bat. Askapenaren brigadarekin izandako topaketan bere ministerioaren funtzioei buruz aritu zen baita 2019-2025 Aberri Plana osatzeko prozesu parte-hartzaileari buruz ere.

Argentina/Uruguaiko brigadak parte hartu du Filtroko martxan Montevideon

Urtero bezala, abuztuaren 24ean Montevideon martxa edo manifestaldi bat antolatzen da El Filtroko sarraskia oroitu eta inpunitatea salatzeko. Aurten gainera 25 urte betetzen dira gertakari latz haietatik eta bertan izan dira Askapenako brigadistak. Martxan zehar hainbat kiderekin izandako elkarrizketekin osatu dute bideoa, tartean Manueltxo, duela 25 urte Filtroko ospitalean zen euskal borrokalaria

Orriak