“23 de enero”, Caracaseko auzo historikoa
Sarean jarraitu ahal izan ditugu Venezuelako brigada kideen urratsak, baina gaurkoan, lehen egunetako bizipenekin datozkigu, Caracasen izandako harrera eta bereziki "23 de enero auzoan" bizi eta ikusitakoa.
Abuztuaren 2an atlantikoa gurutzatu eta Latinoamerikako prozesu iraultzaile interesgarrienetakoa duen Venezuelara heldu ginen. Hegazkinetik jeitsi, eta zuzenean 23 de enero izeneko auzora abiatu ginen, bertako "Coordinadora Simon Bolivar" zain geneukala. Harrera beroa jaso genuen eta aurretik geneukan astearen nondik norakoak azaldu zizkiguten.
Finean, auzo hau historikoa da prozesu bolibartarraren bultzatzaile eta defendatzaile nagusiak bertakoak direlako, hamaika kolektibo zein erakunde abanguardistek lanean dihardute egunez egun. Hauxe izan da helburua: prozesu iraultzailearen lehen lerroan kokatzen diren herri botere adierazpen ezberdinak gertutik ezagutzea.
Auzo honetatik gertu kokatzen den "El cuartel de la montaña" delakoa bisitatzeko aukera izan genuen. Caracasen estrategikoki kokatuta dagoen toki honetatik Chavezek 1992an aitortu zuen estatu kolpearen saiakeraren ardura, helburuak "por ahora" lortu ez zituelako. Horregatik Chavezen hilobia bertan dago.
Venezuelako historia errotik aldatu zen chavezek 1998an hauteskundeak irabazi zituenetik. Txiroen aurkako errepresio bortitzetik, auzo-mailako auto-antolakuntzara igaro ziren, herri xeheearen aldarrikapenei oihartzuna emanez. Hala kontatu zigun Juan Contreras PSUV-eko diputatuak.
Abuztuaren 5tik aurrera '23 de Enero' auzoko zenbait erakundeekin hasi ginen lehendabiziko hartu-emanak lantzen. Yumare Fundaziokoek aisialdirako zenbait gune berreskuratu dituzte auzoan, drogomenpekotasunari alternatibak bilatze aldera. Alexis Vivekoek komuna integralaren proiektua daukate martxan, ... Bestetik Ali-Primerako lagunekin Venezuelako historioan sakontzeko aukera izan genuen.
Montaraz elkarteak Caracas hiri erraldoi barnean hutsetik sortu duen baratza ezagutu genuen. Auzoko gazteekin lan egiten dute, hauek nekazaritzan trebatuz elikadura subiranotasuna sustatzeko. Ikasleak lurra lantzen ikusteko aukera izan genuen. Comuna Juan 23ekoak ere hiriko eremu galduak berreskuratzen hasi dira baratzak sortze aldera.
Elkarte ezberdinekin egonik asko ikasteko aukera izan dugu baina venezuelako esperientziekin aberasteaz gain gure herriko egoera azaltzeko aukera ere izan genuen. 'Al son del 23' irratian pare bat irratsaiotan parte hartzeko aukera izan genuen, elkarrizketatu gintuzten Vive tv-ko "Dialogo de saberes"-en eta venezuela mailan oso ezaguna den VTVko 'Zurda Konducta' saioan ere. Diario Vea-k ere gure herriko egoeraz interesa agertu zuen eta elkarrizketa bat egin zigun. Azkenik euskal herriko historia, eboluzioa zein egungo egoera politikoa azaldu genuen Monte Piedad izeneko tokian antolatutako foroan.