2012ko Boliviako brigadaren 5. kronika: Patria Nueva irratia eta APDHB

Aste honetan Patria Nueva irrati nazionaleko Contexo Salvaje irratsaioan Euskal Herriko egoerari buruz hitz egitera gonbidatu gaituzte Anibal, Bolivian bizi den kazetari katalanarekin eta Andres, bertako kazetariarekin.

Ordu erdi iraun duen tertulia honetan, zeintzuk garen, zertara gatozen, ze ikuspuntu dugun Euskal Herriko prozesuari eta krisi ekonomikoari buruz eta beste kontu batzuei buruz aritu gara. Euskararen inguruan ere hitz egin dugu, nondik datorren, hiztun kopuruari buruz...

Gure errealitatea Boliviara zabaltzeko aukera ona izan da.

Aste honetan ere Yolanda Herrera APDHB-ko lehenengo emakumezko (Asamblea Permanente de Derechos Humanos de Bolivia) lehendakaria eta Mabel Martinez idazkariarekin egon gara. Erakunde hau diktadura garaian sortu zen klandestinitatean, zehazki duela 35 urte.

Gaur egun, giza eskubideak defendatzen jarraitzen dute eta lehengoarekin alderatua, orain Boliviako konstituzioan lehen jasotzen ez ziren giza eskubideak jasotzen dira. Hala nola, indigenen eskubideen katalogoa, giza eskubideen aitorpen unibertsala. Legalki eskubide hauek bermatu behar diren arren, euren aburuz, praktikan ez da ehuneko ehunean horrela betetzen.

Esaterako:

  • Bizitza eskubidea urratu zen 2008an poliziak 2 gazte hil zituen.
  • Gazteen sektorea  pekarietatean murgildurik dago eta honi lanaren prekarietatea atxikitzen zaio izan ere, gazte hauek asko ikasi arren, ez dute lan kualifikaturako aukerarik.
  • Indigenen eskubideak duela urte gutxi aitortu ziren arren, gaur egun TIPNISeko errepidaren eztabaidan urraketa larriak ematen dira.
  • Emakumeen kasuan, heriotza tasa oso altua da haurdun daudenen artean, zein haurra izan dutenen artean ere. Honetaz gain, haurren hilkortasun tasa nahi baino altuagoa da.
  • Osasun sistema publikoa, ez dago batere egoera onean, izan ere, prebentzioan baino oso gaixo dauden pertsonen asistentzian zentratzen da.
  • Justizia eta espetxe sistemari dagokionez, hain bat preso euren egoera politiko, kultural eta sozialagatik espetxeratuak dira. Horren ondorioz, euren seme-alabak babesik izan ezean, beraiekin espetxeratuak izatera kondenatuak daude. Aipatzekoa da, espetxeetan dauden preso asko egoera prebentiboan daudela.
  • Fiskalitatean, korrupzio handia ematen da ez dagoelako profesional nahikoa hainbeste kasu juridiko aurrera eramateko.
  • Autoritate eta boterearen gehiegizko erabilera ematen da. Gobernuaren kontrako iritzia duen oro oposizioko kide edo eskuindar gisa etiketatzen da.
  • Haur eta gazte asko desagertuak izaten ari dira.
  • Bazterketa eta arrazismoaren aurkako legea egon arren, gobernua bera da bazterketa hau aurrera eramaten duena.
  • Hezkuntzak kolonialista izaten jarraitzen du, curriculumari dagokionez, nazionalitate ezberdinak kontuan hartzen ez dituelako, pertsonak pentsamendu askekoak ez direlako eta azken finean, aurrekoen jarrera berdina jarraitzen dutelako.
  • Etxebizitza eskubidea luxua da.
  • Produkziorako politikarik ez dago.

    Gauzak horrela, egoera aldatzen ez bada, gizarteak presioa biolentziaruntz bideratuko duela uste dute, nahiz eta eurentzat irtenbide egokiena ez izan. Izan ere, gaur egun eztabaidatzeko espazioak ematen ez direla ikusten dute.