2012ko Venezuelako brigadaren 5. kronika

Venezuelarekin elkartasunean joandako Askapenako euskal brigadak Caracas-en ospatu zen XXIII. gazteri antifaxista eta anti inperialistaren kanpaldian parte hartu zuen Venezuelako Unibertsitate Bolibardarrean abuztuaren 4tik aurrera.

Foro honetan herrialde desberdinetako eta erakunde desberdinetako kideekin egoteko, ezagutzeko eta partekatzeko aukera izan zuten brigadistek, hala nola, Ecuador, Argentina, Bolivia, Mexico, Brasil, Venezuela baita Europatik etorritako Frantzia, Kurdistan, Alemaniako adiskideekin batzeko aukera izan. Hortaz foro honetan parte hartzean, aukera paregabea bilakatu zaigu bai bilera bilateralen bidez, zein hitzaldi ireki batean Euskal Herriaren berri emateko, bere historia, ibilibide borrokalaria eta egun bizi dugun egoera itxaropentsua.

Burututako bilera horietako batean Bravo Sur taldea ezagutzeko aukera izan dugu.
Bravo Sur Venezuelako gazte erakunde politiko iraultzaile sortu berri bat da, ez ditu bi urte baino gehiago bere ibilbideak, baina bertan parte hartzen duten kideak esperientzia militante desberdinetatik  eratorritako pertsonak dira, lan politikoan ibilbide bat egina dutenak. Haien helburua Estatu komunitarioa sortzea da, kontseilu komunalak eraldatuz. Prozesu Bolibaliarraren babesleak dira baina aldi berean kritikoak, oraindik lan handia geratzen baita. Orain urriak 7an burutuko diren presidentziarako hauteskundetan murgilduak daude, Chavezen alde eginaz, hori ez dute zalantzan jartzen, baina hau eta gero berain helburuei berretsiko diete.

Berain lan hau hezkuntza mailan bideratua dago, gazteriari zuzendua. Mundu artistikoan zentratzen dira, grafitien aurrean muralen osaketan zentratzen dira eta hauen bidez kutsu politikoa lantzen dute. Modu berean kirol ihardunetan, zine foroak, antzerkiak, hitzaldi politikoak e.a. –etara mugatzen da beraien ekintza eremua. Bilera honetatik unibertsitateko egoera ezagutzeko aukera izan genuen, unibertsitate autonomoetan bolibartarra eta zentralen arteko desberdintasuna ikusi genuen, lehenengoa prozesuaren barnean kokatzen da eta besteak burgesiaren interesei erantzuten die.

Gazte talde honekin biltzea baliagarria izan zitzaigun eskola garaian prozesuarekiko zer nolako lanketa egiten den ikusteko, izan ere guk geuk foro honetan hainbat gaztetxorekin egoteko aukera izan dugu eta ikaragarria iruditu zaigu zer nolako, prestaketa, ezagutza eta jarrera daukaten beraien herrialdea murgildua dagoen iraultza bolibarraldaren inguruan.

Aipatu bezela, foro honetan errealitate desberdinak ezagutzeko parada eman digu, gauzak horrela, Ekuadorreko gazte iraultzaileekin (JRE) bildu gara, erakunde horren parte diren Movimiento Popular Demokratikoen kideekin hitz egin dugu, hauek gaur gaurkoz, Correaren aurkako jarrera agertu digutelarik, mentzio berezia eginez Ekuadorren duela gutxi atxilotu eta gartzeleratuak izan diren 10 preso politikoen berri.

Kanpaldiak aukera paregabea eman digu gure borroka beste herrialde batzuetara zabaltzeko, Ecuadorrez gain Peruko Confederación Campesinakoekin adibidez, Peruko nekazariak, Quechua eta Aimara hizkuntzen egoera eta emakumearen errealitateaz hitz egin genuelarik. Modu berean Colonbiako Organizaciones Sociales del Centro Orientekoekin egon ginen, Colonbiako gatazka eta egoera krudela lehen eskuz jaso genuen eta beraien zonaldeko errealitateaz aritu ginen. Nazio mailan sortu berri den martxa patriotikatik at daude eta beraiek herrien kongresuan sinisten dute, maila instituzionalean zentratu beharrean indar sozialen bilketan apostua egiten dute.

Brasileko delegazioa, Juventud Revolucionaria de Brasil taldeko kideek osatzen zuten. Partido Comunista Revolucionarioko gaztedia dugu talde hau eta  Lula eta Dilmaren gorbernuek Brasileko ezkerrean izandako eraginaz aritu ginan eta krisiak Brasilen izaten ari den eraginaren inguruan mintzatu ziren.

Bilera bilateral hauek aberasgarriak izan ziren munduko veste txokoetan gertatzen diren borrokak lehen eskutik ezagutzeko eta sakontzeko eta Euskal Herriko errealitatea modu berean ezagutarazteko.