Abenduaren 13an Donbassekin elkartasun eguna antolatu dute Baztanen eta Iruñean

Egun honen helburua Donbasseko herri erresistentziari elkartasuna adieraztea eta blokeo mediatikoa apurtzea da. Horretarako Donbassen hilabete honen hasieran izan ziren militante internazionalistek hitzaldiak emanen dituzte bi lekuetan, eta elkarretaratze bana ere izanen da. Bazkariak eta kontzertuak ere antolatu dituzte.

Duela urtebete hasi ziren Kieven Europar Batasunaren aldeko protestak, azkar asko oposizioko alderdi ultraeskuindarrek kapitalizatu zituztenak eta Estatu kolpe batean amaitu zirenak, Estatu Batuen eta Europar Batasunaren estrategia inperialistari jarraiki eta euren laguntzarekin. Geroztik gobernu faxista eta genozida batek agintzen du Ukrainan.

Donbassen ez zuten estatu kolpe hau onartu eta %70ko parte hartzea izan zuen erreferendum batean, %90a Donetsk eta Luhanskeko Herri Errepubliken independentziaren alde agertu zen.

Ukrainako gobernuaren erantzuna bonbak izan ziren, eta oraindik ere bonbak jaurtitzen ditu Donbasseko herriaren kontra. Dagoeneko 10.000 hildako eragin ditu masa-komunikabideek isilpean ezkutatzen duten eraso honek; gehienak Donbass eskualdeko biztanle zibilak, Pravy Sektor alderdi naziak eta OTANek gidatutako Ukrainako armadaren bonbardaketetan erahilak, eta miloi bat errefuxiatu baino gehiago daude jada.

Guzti hau Europan bertan ari da gertatzen, gure muturren parean, hedabide handien isiltasunarekin. Horregatik da garrantzitsua blokeo mediatikoa haustea, inperialismoari aurre egitea eta herri bezala gertaera hauen konplize izateari uztea. Donbasseko herri erresistentziari elkartasuna adierazi behar diogu, Euskal Herria internazionalista bat eraikitzeko bidean.

Hau da elkartasun egunen egitaraua:

Baztanen

Abenduaren 12an bideo emanaldia: “masacre en Kiev” (20.00tan Erratzuko Lixutegian)

Abenduaren 13an

Hitzaldia 11.00tan, Trebiño Argiako kazetariarekin (Elizondoko Arizkunenean)

Elkarretaratzea 12.00tan (Elizondoko plazan).

Ondoren bazkari bejetarianoa Aise elkartean.

Iruñean

12.00tan Hitzaldia eta argazki erakusketa, Donbassen egondako Askapenako militante batekin (Kalekalden)

14.30 Bazkaria (Kalekalden)

20.00tan kontzentrazioa (merkaderesen).

21.00tan pintxoak eta kontzertuak (kalekalden).

 

El objetivo sera solidarizarse con la resistencia del pueblo del Donbass y romper el bloqueo mediático sobre lo que allí ocurre. Para ello dos militantes internacionalistas vascos que estuvieron allí a principios de noviembre darán charlas en los dos sitios, y también se realizarán dos concentraciones. Además, habrá comida y conciertos.

Hace un año empezaron las protestas pro Unión Europea Kiev, que rápidamente fueron capitalizadas por los partidos de extrema derecha de la oposición y desembocaron en un golpe de Estado, siguiendo la estrategia imperialista de Estados Unidos y la Unión Europea y con ayuda de éstos. Desde entonces un gobierno fascista y genocida controla el poder en Ucrania.

En el Donbass no aceptaron este golpe de Estado y en un referéndum donde participó el 70% de la población, el 90% se mostraró a favor de la independencia de las Repúblicas Populares de Donetsk y Luhansk.

La respuesta del gobierno ucraniano fueron bombas, bombas que siguen cayendo contra la población del Donbass. Este ataque que los grandes medios de comunicación silencian se ha cobrado ya 10.000 muertes, la mayoría civiles asesinadas por los bombardeos que lleva a cabo el ejército ucraniano, dirigido por el partido nazi Pravy Sektor y la OTAN, y hay ya más de un millón de refugiadas.

Todo esto está ocurriendo en Europa, delante de nosotras, sin que se informe de ello en los medios de masas. Por eso es importante romper el bloqueo mediático, hacer frente al imperialismo y dejar como pueblo de ser cómplices de esta masacre. Hay que mostrar nuestra solidaridad con el pueblo del Donbass, en el camino de construir una Euskal Herria Internacionalista.