Agur eta ohore Igor!

Brasilen duela bi hilabete izaniko istripu baten ondorioz Igor Urrutikoetxea LAB eko nazioarteko harremanetarako arduraduna hil dela jakin ostean Askapenak honakoa jakinarazi nahi luke:

Lehenik eta behin doluminik sentituenak eta animorik beroenak Igorren sendi eta lagunei eta LAB eko militante guztioi. Bigarrenik, Askapenatik  azpimarratu nahi genuke Igorren izaera internazionalista, gainerako borrokak bere egin izan ditu, hainbat aldiz brigadista bezala joanez,  Palestinara, Saharako lurralde okupatuetara aurtengo brigadetan bezala, baita Kurdistanera eta beste hainbat txokotara ere.

Euskal Herrian antolatu diren elkartasun esparru orotan izan da partaide eta bultzatzaile, EH Palestina Sarean, boikotaren aldeko ekimenak bultzatuz, Kolonbiakoa errepresioa salatuz, Kuba edo Venezuelako prozesu iraultzaileak babestuz, Greziar edo Andaluziako langileriarekin bat eginez...

Guretzat beraz, balio handiko internazionalista bat galdu dugula esatea dagokigu, tristuraz baina bidean jarraitzeko irmotasunez, mila esker Igor, adiorik ez!

Hamaika herri borroka bakarra!