Al-Nakba eguna, maiatzarean 15ean. Palestinari elkartasuna adierazteko parada.
62 urte beteko dira datorren maiatzaren 15ean Israelgo estatua sortu zenetik, palestinarrek 'Hodamendia' izendatu zuten eguna. Urtero bezala Palestinarekin elkartasuna lantzen dugun eragileok mobilizazio eta ekimen anitz antolatu ditugu Euskal Herri osoan zehar. Horretaz gain, argazki bilduma egitera goaz, herriz herri edota leku esanguratsuetan gonbidatzen zaituztegu ikur palestinarrekin argazkiak atera eta guri bidaltzera (info@askapena.eus helbidera), horrela guztion artean elkartasun argazki bilduma osa dezagun. Beraz ekin elkartasunari eta parte hartu!
Egitaraua:
- Salaketa ekimen ezberdinak sionismoa babesten dutenen aurka. Adi mobilizazioeri!
- Oñati: maiatzaren 15ean material postua, DVD banaketa eta Palestinaren egoeraren inguruko argazki erakusketak hainbat tabernetan. Maiatzaren 20ean bideo emanaldia, ondoren kolokioa tearekin.
- Bilbo:maiatzaren 15ean kaleak bereskuratu iniziatibaren barruan, Nakba oroituz 48ko kanporaketak antzeztea da helburua. EGK, Biladi, Paz con Dignidad, KI eta Askapena.
- Bermeo: maiatzaren 15ean "Elkartasun ekimen kulturala" 11:00etatik aurrera Goiko plazan, musika eta gastronomia palestinarra haiman. Argazki erakusketa ere izango da bertan.
- Algorta: maiatzaren 14ean elkartaratzea 19:30etan Telletxe plazan
- Urduliz: maiatzaren 14ean, elkartaratzea Metro geltoki ondoan 20:00etan.
- Irun: maiatzaren 13an hitzaldia arratsaldeko 19:30etan Kabigorri ateneoan. Hizlariak egipziar bat, palestinar bat eta askapènako kide bat. 14ean elkartaratzea 19:30etan "ensanche" plazan (sinatzaileak: Askapena, LAB, CCOO, LAB, Ezker Abertzalea, Ezker Batua, Aralar, EPK, Gazte komunistak, Bilgune Feminista, Asociación Republicana Irunesa Nicolás Guerendiain, AHT Gelditu, Irungo Antifaxistak, Lakaxita Gaztetxea, Gazte Independentistak, Hazia kultur elkartea, Moskuko antifaxistak y Xirimiri Taldea. ).
- Tolosa: maiatzaren 14an Palestinari buruzko diaporama arratsaldeko 19:30etan Kultur Etxean.
- Billabona: "To shoot an elephant" bideo emanaldia gaztetxean.
- Iruñea: aiatzaren 20an Sergio Yahni-arekin (Jerusalemengo Informazio Alternatibako Zentruaren zuzendaria) hitzaldia, "Gerren aurkako plataforma"k deiturik.
- Sakana: maiatzaren 14ean "To shoot an elephant" filma eskualdeko 10 herritan. ç
15ean konzentrazioa Altsasun 13:30etan. - Lizarra: maiatzarena 15 ean elkartaratzea jatorrizko hainbat palestinar, Askapena eta Lizarrako Gazte Asanbladak deiturik, 13:00etan Baja Navarra kalean.
- Oiartzun, Alegia eta Billabonako udaletxeetan ikur palestinarrak jarriko dira.
1948ko maiatzaren 15ean Israelgo Estatua sortu zenean, palestinarrentzako Nakba (Hondamendia) izan zen. Bazterkerian oinarritzen sionismoa ideologia izan zen sortu berria zen Israelgo Estatuaren ezaugarri nagusia. Soilik judutarrentzat izango zen Estatu bat sortu nahi zuten, beste guztiei oinarrizko eskubideak ukatuz. Eta indarrez ekin zioten helburu horri. Deir Iassin herrian israeldarrek egin zuten sarraskia palestinarrek euren etxeak uzteko izua zabaltzea zuen helburu.Horren ondorioz, milaka palestinar errefuxiatu bilakatu zen, euren etxeak utzi ondoren Gaza eta Zisjordanian ez ezik inguruko herrialdeetan ere. Egun ia lau milioi dira errefuxiatu palestinarrak, 1948an euren etxeak utzi behar izan zutenen oinordekoak.
Errefuxiatuen afera konpontzea Palestinak bizi duen gatazka gainditzeko ezinbestekoa da. Hori da hain zuzen ere Israeli boikot nazioarteko ekimenak egiten duen aldarrikapenetako bat, errefuxiatuak euren etxeetara etortzeko eskubidea gauzatzea.
Hegoafrikak urtetan pairatu zuen apartheid sistemarekin amaitzeko borrokan nazioarteko boikotak eragin haundia izan zuen, eta ildo horretatik abiatuta Palestinako eragile ugarik Israeli boikota egiteko deialdia egin zuten.
Orohar, Israelek palestinarren eskubideak errespetatzen ez dituen bitartean Estatu adierazpenik ez onartzea da boikotaren egitasmoa. Euskal Herrian ere Askapenak eta eragile ugarik bat egiten dugu boikotarekin eta ez dugu Estatu sionistaren adierazpenik gure artean onartuko.
Honekin batera, Palestinako eta Euskal Herriko kultur, kultur, hezkuntz eta kirol eragileen arteko harremanak, elkarezagutza eta elkartasuna bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu.
Ildo honetan, Askapenak dialdia egiten du Euskal Herrian zehar Nakba gogoratzeko antolatu diren ekimenetan parte hartzeko.
Gora Palestina!
Gora herrion arteko elkartasuna!