#AlfonLibertad
Gaur jakin da Auzitegi Gorenak Alfonen aurkako lau urteko zigorra berretsi eta espetxeratzeko agindua eman duela. Askapenatik, kondena salatu eta gure elkartasun eta babes guztia Alfon gaztea eta bere senitartekoei.
Alfon 2012ko greba orokorrean atxilotua izan zen gazte antifaxista madrildarra da. Urte eta erdi espetxean bahituta pasa ostean, 4 urteko espetxe zigorra ezarri diote inkongruentziaz betetako epaiketa batean eta froga moduan poliziaren deklarazioak bakarrik erabiliz. Beste behin ere, epaiketa fartxa eta montaje polizialak baliatu ditu Espainiar Estatuak, gazteri, langile klase antolatu eta borrokalaria kriminalizatu eta geldiarazteko.
Espainair Estatuko indar politiko eta armatu berdinen eskutik, errepresio gogorrena pairatzen ari den gaztelako herri mugimenduari elkartasun besarkada bat helarazi nahi diogu eta bereziki, Alfon kideari. Ez gaituzte geldituko! Euskal Herritik animoak eta elkartasun osoa egungo sistema aldatzeko borrokan eta lanean ari den gaztelako herri mugimendu antolatu eta kriminalizatuari! Euskal Herrian, Gaztela komuneroan eta Madril errebeldean ozen entzun dadila!
NO PASARAN, GORA GU TA GUTARRAK