Aminatu Haidarri elkartasunik beroena

Aminatu Haidar borrokalari sahararra, pasa den azaroaren 13an Nueva York-etik El Aioun-era( saharar mendebaldera) zioala, marokiar gobernuak pasaportea kendu eta Lanzarotera bidali zuten eta bertan daukate bahiturik. Ordutik gose greba bati hasiera eman dio bere herrira itzultzea exigituz, bai marokiar gobernuari eta baita esapiniar gobernuari ere. Azken hau, Moratinosen azalpenak tarteko, orain arte egin duenaren bidetik ari da, hau da, Marokiar gobernuarekin kolaboratu eta bizkar emanez berea ere baden arazo amaiezin honi,estatu espainiarreko eta  nazioarteko araudi guztiak hautsiz oraingo honetan ere. 

 Haidarrek 4 urte luze pasa zituen 80. hamarkada amaieran gartzela sekretuetan, bertan beste hainbat kiderekin batera etengabe torturatua izan zen. 2005ean El Aiouneko  gartzela beltzean 7 hilabetez izan zuten preso eta 2006ko urtarrilean askatu zuten bere gainean ezarritako karguek ez zutela inolako babes juridikorik. Hala ere,sahararren giza  eskubideen aldeko eragileen aurkako jazarpena, Maroko eta nazioartearen babesarekin, estrategia baten barnean kokatu behar da, okupatutako lurraldeetan bizi duten egoera isilarazteko, horrela, pasa den asteazkenean ere, bi saharar gazteri Nguia Elhuasi eta Hayat Rgaibiri Bretainia Handira joatea debekatu zioten. Bestetik, zortzi aktibista saharar epaituko dituzte tribunal militar batean, errefuxiatu guneetara eginiko bisita baten ostean atxilotu ondoren. Epaiketa honetan heriotz zigorra jaso dezakete Marokoko batasuna haustea bezalako karguak dituztelako eurengan autodeterminazioaren alde eginiko adierazpenengatik.

Jarraipena egiteko:

AFAPRESESA

SAHARA LIBRE

Horregatik, Euskal Herritik gure elkartasunik beroena eskaini nahi diegu une honetan epaiketaren zain dauden 8 kideei eta nola ez gose greban dagoen borrokalari saharar ezagunari : Aminaturi.

Gora saharar herri borrokalaria!