Andoni Zengotitabengoaren aldeko Portugalerako elkartasun martxaren bideoa

andoni zengotitabengoa(altzoan.com-etik) Andoni Zengotitabengoa preso politiko elorriarra gose greban da uztailaren 2tik Portugalen. Elorriotik elkartasun martxa abiatu zen Monsantoko (Lisboa) espetxera Uztailaren 9-10ean. Andoni Portugalen dagoen euskal preso politiko bakarra da eta isolaturik, bakar bakarrik pasatzen ditu eguneko 24 orduak. 'Jandok' bizi baldintza duinak eskatzen ditu. Alabak besarkatzea. Eta bide bakarra gose greba da. Bere hirugarren gose greba da, espetxeratu zutenetik. Musikak: Xoxoaren Xirula diskatik: Jon eta Aitor Sarasua anaien 'Bubo magnitapesi' eta Deabruak Teilatuetan taldearen 'Zuentzat' . Ken zazpi taldearen 'Atzo da bihar' diskatik, 'Zenbat min'.