Apirilak 17: Gasteizen eta Laudion ere elkarretaratzeak izango dira asteazkenen honetan

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Apirilaren 17an elkarretaratzeak burutuko dira Euskal Herriko hiri ezberdinetan nazioarteko preso politikoak gogoratzeko eta batez ere Saharako preso politikoen egoera salatzeko.

Gasteizen, bi izango dira Askapenak antolatuko dituen ekimenak: Apirilak 16, asteartea. Hitzaldia 19:30tan Zapateneo kultur gunean: "Sahara, errepresioa eta preso politikoak" eta Apirilak 17, asteazkena. Kontzentrazioa 19:00retan Korreosen "Munduko preso politikoak kalera..
Baina Gasteizkoak ez dira Araban burutuko diren ekimen bakarrak, zeren eta Laudion herri borrokalarien preso politikoak gogoan izango baititugu Lamuza Plazan 19:30etan kontzentrazio baten bidez.

Laudioko Udalak gainera Saharako Gdeim Izikeko preso politikoen inguruko mozioa onratu egin du duela egun batzuk. Ikusi mozioaren tramitazioa jasotzen duen bideoa

Ekinena nazionala Bilbokoa izango da, Moyua Plazan eguerdiko 12etan,  Arrasatekoa herriko plazan izango da 18:00etan..

Zabaldu elkartasuna eta parte hartu!

Postala deskargatu eta preso politiko sahararrei idatzi

Munduko preso politikoak kalera!

Hamaika herri borroka bakarra!

Apirilaren 17an preso politikoen nazioarteko eguna ospatzen da. Hain zuzen, Mahmud Baker Hijazi, preso palestinarra 1974an askatu zuteneko eguna  hautatu zen munduko gainerako borroketan preso eroriak oroitu eta babesteko. Askapenatik ere, urteak daramatzagu egun honen baitako lanketa burutzen, preso politikoen gaia azaleratu eta salatzen, nahiz gure herrian,  egunotan debekatua egon  arazo politikoen ondorioz gatibu daudenei preso politiko deitzea ere...

Azken urteetan munduko preso politikoen kolektibo baten baitan antolatu dira zenbait ekimen. Besteak beste, postal bidez, euskal herritarrak eskutitzak idaztera gonbidatu ditugu. Honela, 2011ean kolonbiar preso politikoei ehunka postal bidali genizkion, baita bertatik erantzuna jaso ere. Pasa den urtean maputxeen kolektiboari idatzi genion eta aurtengoan berriz, saharar preso politikoei idaztera eta egingo diren ekimen desberdinetan parte hartzera gonbidatzen zituztegu.

Munduko preso politikoak kalera!
Sahara Hurra!

Preso politiko maputxeei kartak idazteko iazko kanpainaren informazioa ikusi

Duela bi urte preso politiko eta kolonbiarrei elkartasuna helarazteko kanpainari ekin genion

Desde las cárceles de Colombia recibimos esta carta en agradecimiento a la campaña de solidaridad

Aurtengo helburua Saharako preso politikoen egoera salatu eta elkartasun internazionalista bideratu gutun eta mezuen bidez

Arrasateko deialdia

Apirilaren 17an, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Arrasateko Askapenak eta Arrasateko Nubi elkarteak, Saharar Preso Politikoei eta oro har Saharar herriari elkartasun keinu bat bidali gura die.

Hau horrela, ekimen bat burutuko da Herriko Plazan 18:00etatik aurrera.

Bertan , Saharar Preso Politikoei eskutitzak eta marrazkiak igortzeko aukera egongo da. Baita ere tea hartzeko mahaia eta erakusketa bat egongo da ikusgai bertako musikaz lagundurik.

Beraz, herritar denak gonbidatzen ditugu ,Apirilaren 17 eguaztenean, Saharar Preso Politikoei elkartasuna adieraztera eta Marokoren kolonizazio errepresiboa eta Espainiako Gobernuaren kolaborazionismoa salatzera.

Laudio Udala - 2013/03/25eko ohiko bilera - 06 from Laudio Udala on Vimeo.