Apirilaren 24an "El bloqueo: La guerra contra Cuba" dokumentalaren emanaldia Gasteizko fakultatean

Datorren asteartean, Apirilak 24, "El bloqueo: La guerra contra Cuba" dokumentalaren emanaldia eskainiko da Gasteizko Letren Fakultateko 0.19 gelan goizeko 11:00etan.

Blokeoaren 50. urteurrena ospatzen den urte honetan, inoiz baino ozenago esan behar dugu blokeoa amaitu behar dela.

Gasteizko kanpusean Kubako blokeoaren inguruan antolatzen den bigarren ekimena da. Pasa den otsailean oso arrakastatsua izan zen hitzaldia egin zen eta jendearen interesa ikusita bigarren ekimen osagarri hau egiteko aukera polita iruditu zaigu.

Beraz, animatu eta etorri!

Kubako blokeoari stop!