Apirilean Nazioarteko VIII. Elkartasun astea iragarri dute EHL sareko kideek

Elkartasunak mugarik ez duela esan izan ohi dugu maiz. Gaurkoa bezalako egunetan ordea hitz horiek zentzua hartzen dute. Toritonik, Napolitik, Madriletik, Andaluziatik, Valentziatik eta Aragoitik etorritako kideek Euskal Herriak giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde eginiko apustuarekin bat egin eta Bilboko kaleetan izan dira. 

Euskal Herriaren Lagunak (EHL) sareko kideek ordea, urrats berria bat eman nahi dute berain konpromisoan eta horregatik, azken urteetan egin bezala, apirilaren 4tik 13rako astean Nazioarteko VIII. Euskal Herriarekiko Elkartasun Astea antolatu dute. "Errepresioaren aurrean, Gora Euskal Herria Askatuta" lemapean antolatuko den aste honekin Euskal Herriak bizi duen errealitatea beraien herrietara eraman eta lehen eskutik erakutsi herri aske baten aldeko borrokan bizi dugun jazarpena erakutsi nahi dute.

Agerraldiko testua irakur dezakezu osorik hemen.

Hemen berriz, eguneko irudi polit batzuk, aurkezpen batean batuak