Arabako mendialdean sorginek epaitu zuten espainiar estatua

Askapenari babesa eman eta herriak libre izateko estatu espainiar inperialista salatzea eta epaitzea dagokigulako, pasa den larunbatean Maeztu zein Kanpezun hainbat lagun bildu ginen.

Guardizibilek atxiloketa burutu eta internazionalismoa parodia gisan epaitzera zioazela, brigadak antolatu, zein askapenaren ibildea froga bezala baliatu ostean, herriak eta herritarrek aurka egin zioten "epalie polizie", kasu honetan serio, eta espainiar inperialismoak herriak eta herritarrak miseriara kondenatzen gaituztela isladatu zen. Bertan eman zitzaien ahotsa, saharar herriari, latinoamerikako jatorrizko herriei, gurea bezala hamaika herritan jasaten duten zapalkuntza linguistikoa agerian utzi zen, sozialki egin dituzten murrizketa eta etengabeko erasoengatik akusatu zituzten, LOMCE bezalako lege arrotzak...

Eta azkenik, mendialdeko lamin gorriak taldeko kideek, suaren inguruan emekumeek atzo bezala gaur jasaten duten zapoalkuntza agerian utzi zuten, inkisiziotik egundaino dirauena. Amaitzeko urriaren 12an Iruñean egingo den herri libreen martxarako deialdia egin eta bazkaltzera joan ginen Ibernalora. Indarrak berritu  ostean Kubako musikarien erritmoan, dantzatzen duen herri bat ez dela hilko aldarrikatu genuen.

Gora askapena!
Gora herri libre eta mendialde librea!