Arbizun inaute festa berezia Mardarekin eta Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin

Palestinako Marda herriarekin senidetuta dago Arbizu, eta bertako haurrek, gurasoek eta herritarrek ederki ezagutzen dute adiskide palestinarren egoera. Arbizuko udal ordezkariak, iazko udan Palestinan izan ziren, Biladi Hadi elkartasun brigadaren baitan, Porrotxekin eta beste hainbat lagunekin batera. Pasa den ostiralean, Porrotx Arbizun izan zen, Pirritxekin eta Marimototsekin batera, udan hasitako erreportajea amaitu nahian, eskolako eta ikastolako haurrek palestinarrei elkartasuna adierazteko antolatu zuten festan.