'Argala' liburuaren italierazko aurkezpena eta solasaldia Brescian

brescia, Radio, Onda dUrto, askapena, euskal, herriaren, lagunak

Ekitaldia "Un partisano en el corazon de europa" izan da antolatua Radio Onda d'Urto eta Euskal Herriaren Lagunak Italia Italiako Lonbardiako Brescia herrian.

Ekitaldian Iker Casanova eta Paul Asensioren "Argala" liburuaren italierazko itzulpena aurkeztu da eta Euskal Herriaren egoera errepresiboa eta borrokaren berri eman da. horretarako, Giovanni Giacopuzzi idazleak, Askapenako Jon Txontxe Etxebarria eta EHL Milanoko Paolo Artonik hartu zuten hitza. 80 lagun baino gehiago batu ziren bi orduko hitzaldi-debatean.
Ekitaldia Onda d'urto irrati librearen urteko jaialdiaren egitarauaren barruan egon da, abuztuaren 13tik 29ra bitartean egiten ari den jaialdia eta egunero 3000 lagun hurbiltzen dira jai gunera eta Bresciako ezker antagonistaren erakunde diferenteek karpak eta txosnak jartzen dituzte jaialdian.