Argentina Uruguay II. kronika: Borrokan hildako ikasleen eguna Montevideon
Submitted by uruguay on Al, 2010/08/16 - 18:42
FEUUeko (Federación de Estudiantes Universitarios del Uruguay) ikasleak errepublikako unibertsitatearen aurrean kontzentratu ziren eta parlamenturaino joan ziren. Martxa honetan Uruguaiko Askapenako brigadak parte hartu zuen.
FEUUk urtero bezala abuztuaren 14ean, borrokan hildako ikasleen omenez martxa bat antolatu zuen.
Aurtengo martxa, parlamentuan aurrekontuen inguruan ematen ari den eztabaida baten erdian suertatu da eta ondorioz, borrokan hil diren ikasleak gogoratzeaz aparte, aurreikusi diren murrizketak salatu eta estatuko aurrekontuen %6 irakaskuntza publikora bideratzea aldarrikatu da, baita Ley de Caducidad delakoa bertan behera uztea.