Argentinar-euskaldun bat sionistek auziperatua
Euskal diasporako kide den Ruben Saboulard Aizagerri urtebeteko espetxe zigorra eskatu dio fiskalak Argentinan. Burutu duen delitu bakarra Gazako sarraskiaren aurrean antolaturiko protesta batean Israel Estatu faxista dela aldarrikatzen zuen bandera bat eramatea izan da. Hori dela eta, Argentinako talde judutar batek (Delegacion de Asocaciones Israelitas en Argentina, DAIA) salaketa ipini zion "antisemita" delakoan.
Beste behin ere, sionistek "antisemita" hitza erabiltzen dute Israelek palestinarren aurka daraman jazarpen, errepresioa eta sarraskiak salaketen aurrean. Kontuan izan behar da herrialde askotan jarduera antisemita deliktua dela. Rozas fiskalak sionismoaren defentsa argia egin zuen "Israeli egiten zaion kritika oro herri juduaren kontrako erasoa eta indarkeri arrazistarako deia" dela adierazi bait du.
Horrelako jarduerekin, nazioartean Israel ez dela Estatu demokratikoa eta palestinarren eskubideak urratzen dituela egunetik egunera indartzen ari den salaketa ito nahi dute sionistek eta euren lagunek. Honen aurrean, ez gaituztela ixilduko esan behar diegu. Palestinarrei gure elkartasuna adierazten jarraituko dugu, mehatxuen gainetik. Horretarako, bai Euskal Herrian bai mundu zabalean Israeli boikot ekimena tresna garrantzitsua.
Bide batez, sionismoaren erasoa pairatu duen euskal jatorriko Ruben Saboulard Aizagerri besarkada bero bat bidaltzen diegu eta Argentinako epaileek sionismoaren faltsukerietan eror ez daitezen eskatzen dugu.
ISRAELI BOIKOT!!!!
PALESTINA ASKATU!!!!