Aritz Ganboa auziperatuarekiko elkartasunez bazkari ederra ospatu zuten Arruazun

Bost militante internazionalista zein antolakunde ezberdinen aurkako epaiketaren data jakin berri den honetan, atzoko egunez, ekainak 27, Arruazuko jaien baitan, Aritz Ganboa bizilagun eta auziperatuari babesa adierazi, naiz internazionalismoa garrantzia azpimarratzeko bazkari herrikoa ospatu zuten.

Jende ugari batu zen bazkaritan eta jai giro ederrean, herrion arteko elkartasun sugarrari auspoa eman zioten! Hemen argazki sorta ederra!

Aritz Ganboa de Miguel, egun Arruazun bizi bada ere, Iruñeakoa da. Gaztetan ikasle zein gazte mugimenduan jardun zuen eta baita intsumisioaren aldeko mugimenduaren ekarpenak egin ere. Askapenaren eskutik, hainbat lurraldetan ibili zen brigadista 2010eko irailaren 28ko goizaldea atxilotu zuten arte. Espetxean 3 hilabete egin ostean 60.000€ko fidantzapeko askatasuna ezarri zioten. Gaur egun Artzaina izateaz gain, EHNE-ko partaide da eta bertatik sortutako Belardi zein Bizilur (elikadura burujabetza bultzatzeko) ekimenen sustatzaile.