Aritzi ongi etorria Arruazun

Aritz ongi etorriAtzo iluntzean Aritzi ongi etorria egin zioten arruazuarrek eta kanpotik etorritako hainbat lagunek. Ia 3 hilabete eman ditu Aritzek kartzelan eta herritarrek oso harrera beroa egin zioten. Aritzek gogoan hartu zituen barruan utzitako lagunak eta beraien alde lanean eta borrokan jarraitzeko eskatu zuen. Bertaratuek 'Askapena aurrera' eta Aritzen aldeko oihuak bota zituzten.

Bestalde, Dabid Soto gauean oso berandu heldu zen Txantreara eta gaur egingo zaio ongi etorria. Espetxetik gaueko 9ak jota atera zuten kartzeleroek.

Ongi etorri biei eta zorionak beren neska-lagun, ume, senide eta lagun guztiei!!!

argazki galeria