Arrasaten ere Palestinaren alde! Ostiralean konzentrazioa izango da.

Datorren ostiralean, Azaroaren 23an 19:00etan, Gazako herriaren genozidioa salatzeko eta Israelgo estatuaren kontrako boikota eskatzeko konzentrazioa egingo da Arrasateko Herriko Plaan.

Zoritxarrez beste behin ere Palestina eta zehazki Gazarren aurkako erasoak ez du etenik. Egunotan ehundik gora lagun erail ditu Israelgo estatu terroristak eta lur eraso baten zurrumurrua indarra hartzen ari da.

Euskal jendartea eta nazioarteko eragile eta norbanakook ezin diogu bizkarra eman genozidio etengabe honi. Honegatik kalera ateratzeko unea da, palestinarren eskubideak aldarrikatu eta estatu sionista irmoki salatu  eta nazioarteko komunitatearen konplizitatea salatzekoa.

Zentzu  honetan ez dugu beste biderik Israelen aurkako BDS (Boikot Desinbertsio eta Zigor) ekimena indartu eta arloz arlo gauzatu baino. Presio eta borroka bidez lortuko dugu, behingoz giza eskubideak errespetatu eta zapalkuntza etengabearekin amaitu dezan sionismoak.

Gera dezagun Gazaren aurkako sarraskia!
Gora Palestina askatuta!
Israelgo estatuari Boikota!