Arrasaten herri epaiketa irailaren 26ean

Irailaren 26ean espainiar estatu inperialistaren aurkako herri epaiketa burutuko dute Arrasaten. Arratsaldeko 18:30etan herri plazatik manifestazioa abiatuko da eta bertan, Sahara, Abya Yala, Euskal Herria eta gainontzeko nazio zapalduetan espainiarak burututako politika inperialistak naiz OTANeko kide izatea salatu eta epaituko dute.

Pasa den ostegunean gainera, beste hainbat herrietan egin bezala, Arrasateko udalean askapenaren aldeko mozioa eztabaidatu eta onartu zen PNV, EhBildu, Baleike eta Irabaziren aldeko bozkekin. Mozioan Euskal Herriko erakunde eta mugimendu internazionalisten aldeko babesa adierazteaz gain, Unai, Gabi, Walter, Aritz eta David militante internazionalisten aurkako epaiketa bertan behera uztea exigitu dute.