Asel epaiaren zain gartzelan
Ia hilabete pasa da Asel atxilotu, inkomunikatu eta prebentiboki gartzelaratu zutenetik. Apirilerako espero da epaia, bitartean gartzelan egon beharko du. Atxiloketa honen inguruan, Aselen errugabetasuna aldarrikatu eta bera aske utz dezatela eskatzeko plataforma bat sortu zuten, bere lagun, idazle, musikarik... Bertako kide batekin egon ziren Adesalambrar irratsaioan, Manex bermeotarrarekin.
Berak, besteak beste atxiloketa nola gertatu zen azaldu zigun, nola eduki zuten aulkiari lotuta, eta nola jakin zuen atxilotzearen motiboa, bertako hedabideak galdezka hasi zitzaizkionean. Bestetik, espainiako kontsulatuak eskainitako abokatua, kargutik kendu eta beste batekin hasi ziren familiakoak, izan ere, susmoa hartu baitzuten Aselen alde egiteko gehiegi ez zuela. Honetaz gain, maputxeen inguruan Txileko estatuak duen jarrera argitu zigun, Txilekoak eta Argentinakoak, maputxeekiko lotura eta elkartasun hau baita atxilotzearen arrazoi nagusi. Gainerakoan, EHn izango diren kontzertu solidario, Bilbon asteazkenero egiten hasiko diren kontzentra..., eta bestelako ekimenak web orrian dituzue, ASELASKATU.ORG. Elkarrizketa entzuteko berriz klikatu HEMEN.