Asel eta Maputxe herriaren agoeraz mintzatu ziren atzo Bilbon.

Atzo, martxoaren 10ean ASEL ASKE! plataforma eta Askapenak hitzaldi bat antolatu zuten Bilboko La Bolsa aretoan, alde batetik, Maputxeen historia eta gaur egungo egoera hurbilarazteko eta, beste alde batetik, Asel Luzarragak jasaten duen kartzela eta Txilen emandako tratua salatzeko.
Lehenik, Wallmapun egon zen brigadista batek Maputxe herrriaren ibilbide historikoa azaldu zuen eta gaur egungo borrokaren klabeak adierazi zituen. Gero, Asel aldeko plataformako bi kidek parte zuten idazle euskaldunaren kasuari buruz hitz egiteko eta Txiletik jasotako azken berriak emateko.
Azkenik, Askapenaren partez kide batek Asel eta, orkorrean, Maputxe herriarekiko elkartasunaren garrantzia adierazi eta hurrengo ekimenetara dei egin zuen: Bilbon ostegun guztietan Plaza Biribilean egiten diren konzentrazioak, 20etan eta, bestalde, martxoaren 27an Bermeon egingo den jaialdia. (informazio gehiago www.aselaskatu.org webgunean)
 
Hurrengo hitzaldia martxoaren 14ean Gasteizko Hala Bedi tabernan iluntzeko 19:30etan izango da.