Asel Luzarragaren epaiketa hasi da

asel luzarragaAsel Luzarraga idazlearen aurkako epaiketa hasi zen atzo, Temucon (Txile). Atxilotu zutenean, iazko abenduaren 31n, lehergailuekin atentatuak egitea
leporatu zioten; gero frogatu zuen ezinezkoa zela, leherketak jazo ziren egunetako batzuetan ez zegoelako Txilen, Euskal Herrian baizik. Etxean
lehergailuak edukitzea egozten dio, ordea, fiskalak. Atzo, epaiketaren lehen egunean, bere aurkako akusazio guztiak ukatu zituen, ordubete
inguruko saio batean. Fiskalak, hala ere, zigor eskaerari eutsi dio:
Luzarraga bost urtez kartzelatzea galdegin du. Libre uzteko eskatu du, berriz, defentsako abokatuak; Luzarragak berak eskatu du libre utziz gero
Txiletik ez kanporatzeko.

Epaiketa hasi zela eta, Luzarragaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Bilbon. Dozenaka lagun batu ziren Arriaga
antzokiaren aurrealdean, eta Luzarraga aske uzteko eskatu zuten. EIE Euskal Idazleen Elkarteko kide ere bada Luzarraga; EIEko presidente Ander
Iturriozek elkartasuna adierazi dio, eta salatu du euskaldun izateagatik eta maputxeen alde egiteagatik «jazarri» diotela Luzarragari.