Aselen aldeko jaialdia Bermeoko kafe antzokian

Asel Luzarraga euskal idazlea Txileko estatuak bahitu zuenetik ekimenak ugari izan dira. Maputxe herriarekin elkartasuna adierazteagatik epaitua izango da laister eta Aske! plataformak kontzertu bat antolatu du prozesu honek sortuko dituen gastuei aurre egin ahal izateko.

Kalean izango gara beste behin ere, Martxoak 27, iluntzeko 21.00etan Bermeoko kafe antzokian.

Aselen aldeko irribarrea eta begiradak sustatzeko jaialdia burutuko dugu beste behin ere. Ondo pasatzea, disfrutatzea, lagunak egitea, beharbada ligatzea eta Asel aske utz dezaten sustatuko duen jaialdia izango dugu hau. Familia giroan, lagun arteko giroan, festa giroan… Bermeoko kafe antzokian.

Kartel paregabea artista paregabeekin eta SORPRESA itzelekin.

Segi irakurtzen...Sarrerak salgai!

Sarrerak aurretiaz erosi nahi izatekotan hauek dira salmenta puntuak: 

  • Bermeo, Txalaparta taberna
  • Gernika, Gernikako gaztetxea
  • Bilbo, Gatazka gunea (Likiniano)

Antzokian bertan ere erosteko aukera izango duzue :)

Jaialdi honetatik ateratzen den diru guztia, betiko moduan, Aselen alde erabilia izango da. Auzi honek sortzen dizkigun gastu guztiak ordaintzeko bati bat. Beraz animatu eta parte hartu. 

Etorri gurera ondo pasatzera! Errugabea delako, Asel askatu!