Askapena aurrera eguna Usansoloko herrikoan

Martxoaren 27an Askapenarekiko elkartasun txokoa zabalduko dute Usansoloko herriko tabernan. 28 urtetako historia duen ibilbide internazionalistaren argazkia eta bideo ezberdinak izango dira ikusgari eta musika internazionalistak alaituko du giroa. Iluntze aldera, arratsaldeko 20:00etatik aurrera mexikar takoak izango dira eta baita sorpresa gehiago ere.

Borroka internazionalista ilegalizatu, espetxeratu nahi duten honetan herrion arteko xamurtasuna inoiz baina beharrezkoagoa delako...

#AskapenaAurrera