Askapena facebook-etik kanporatua aste t'erdiz, zatozte Gernikara-Lumora ;-)
Facebook klub pribatu bat denez gero, badaukate onartze eskubidea, beren klubera zein sartzen den eta zein ez. Geuk onartzen dugu baldintza hori, baina geuk ere badugu publiko egitea, ikasle 'gaizto'-en gisan aste t'erdiz bota gaituztela. Eta badugu esatea, beraiekin email batzuk trukatu eta gero, eta hirutan galdetu eta gero, oraindik zein arau 'urratu' dugun ez digutela zehaztu: Etiketa jantziekin ez joatea? Zapatilekin joatea? Agiri faltsifikatuekin sartzea?
Kontua da barruan 2100 lagun utzi ditugula (10 hilebate generamatzan klubean) aste t'erdiz gure berri hartu gabe, (apurka-apurka profila eguneratuko dugu).
Eskarmentu hau behin hartuta, klub birtualak etxean utzita, zuekin bildu nahiko genuke Urriaren 16 hontan Simon Bolivarren omenaldian Bolibar-en eta ondoren Gernika-Lumon:
U-16 Gernika, herriok indepentzia!!!