Askapenak hurrengo nazio manifestazioekin bat eginez...

Gabonak heldu eta gure herrian fetxa berezi hauetan egin ohi dira hainbat ekimen, manifestazio eta aldarrikapen. Haietako biri gure babes osoa adierazten diegu eta euskal internazionalistok ere parte hartu dezagun dei egiten dugu:

ESAIT-ek nazio manifestazioa deitu du: "Euskal Herria, nazio bat, selekzio bat, federazio bat, lelopean". Esan beharrik ez dago 'Gabonetako partidua'-ren harira piztu den eztabaidaren erdian, eta ia mila euskal kirolarik ateratako manifestuari bultzada emateak ze garrantzi duen, beraz Abenduaren 27an DENOK BILBORA!

Etxerat elkarteak ere urtero antolatzen du nazio manifestazioa gure etxeetatik falta diren euskal presoei babesa emateko, aurten leloa: Heriotza zigorrik ez, biziarteko zigorrik ez, eskubide guztien jabe euskal presoak eushal herrira!. Dei berezia egiten dugu Askapena-tik manifestazioarekin bat egiteko bait eta euskal errepresaliatu politiko guztiekin fetxa hauetan antolatzen diren herriz herriko gainontzeko ekimenetan parte hartzeko ere.

Urtarrilaren 3an DENOK BILBORA!