Askapenako auziperatuak Andaluziako SAT sindikatuko gazteekin

Atzo, Malagan Andaluziako Aberri Egunean, abenduaren 4an, manuel Jose
garcia caparros orain dela 38 urte erahildakoaren omenez, burututako
ihardunaldian parte hartu eta gero, Walter Wendelin eta Gabi BasaƱezek
hitzaldi bat eman dute Andaluziako SAT sindikatuko gazteen VIII Topaketa
Nazionalean, Granadan. Bertan orain arte Askapenaren aurkako epaiketaren
berri eman izan dute, Kolonbiako PCCko eta Marcha Patrioticako gazteekin
batera garatu den ihardunaldi batean.




Bertan, ezagutu izan dute Fran Molero gazte andaluziarra eta SATeko
militantearen egoera, berehala kartzeleratua izango dena, juzio-fartsa
batean 5 urtera eta 16000 euroko izuna ordaintzera kondenatua izan eta
gero, Madrilgo kongresua inguratzeko ekintza batean parte hartzeagatik.