Aurrera darrai 6. Nazioarteko Elkartasun Asteak

Askapenak Euskal Herriko hainbat talderekin batera, Europa eta Amerikako 15 herrialdetan eta 30 hiritan burutuko diren ekimen sozial, politiko eta kulturalak aurkeztu zituen iragan astean. Euskal Herriaren eskubide guztien defentsa egingo dela jakinarazi dute eta gazteek, Ikasle Abertzaleek eta Kukutzak ere hartuko dute parte.  Italian da gazte eta ikasle mugimenduaren ordezkaritza bat, eta bertatik bidalitako kronikak dituzue jarraian.

Hirugarren eguneko kronika (otsailak 21):

Kaixo gaztiak! Gaur Italiako iparraldera joan gara. Milanen izan gara egun osoan zehar. Goizean Italiako mugimenduaren sorreraren eta bilakaeraren inguruan informa zio ugari jaso ahal izan dugu. Beso irekiekin hartu gaituen Antoniok Milanoko mugimenduaren inguruko informazio asko eman digu.

Jakin dugunez, Milanon ere okupazio mugimendua oso garratzitsua da. Bizitzeko, lan egiteko, zentru sozialak egiteko… alternatiba da okupazioa eta modu kolektiboan egiten da. Honen jatorria 70. hamarkadan izandako langileriaren mugimenduan datza. Nahiz eta lehenago ere Musolini bera Milanoko mugimendua desagerrarazten saiatu zen Milanoko kanala hustuz, bertan elkartzen baitzen herria, bai eta borroka honetan erailak asko izan diren, kapitalismoaren kontrako borrokan jarraitzeko asmo irmoa erakutsi dute.

Okupazioaz gain, bertako proiektu txikitzaileen kontrako borroka azpimarragarria da. AHTren kontrako borroka indatsu dago orain Italian eta zehazki Vall Susan. Izan ere, bertan izanen da larunbat honetako (otsailak 25) manifestazioa, proiektua bera kritikatzeaz gain, duela gutxi Italia guztian atxilotu (etxean zein kartzelean) dituzten 26 gazteen kasua salatzeko.

Ezin aipatu gabe utzi maila internazionalean duten elkartasuna. Zehazki, Euskal Herriarekiko elkarlana eta laguntasuna agerikoa da. Hain zuzen ere, kaletik “Prigioneri e esiliati baschi a casa!” aldarrikatzen duten marrazkiak daude. Honekin batera, oroitaraztea martxoaren 3an Milanoko Porta Genovan, 15:00etan manifestazio nazionala deitu dutela Euskal Herriaren borrokari babesa emateko.

Arratsaldean Milanoko zientzia politikoko fakultatera hurbildu gara Italian gure errealitatea elarazteko asmoekin. Harrera aparta egin digute, material eta apainketa apartarekin. Gainera, Euskal Herriarekin elkartasun astea dela azpimarratu dute, gure herriaren irudia marrazteko bestelako eragileak ezagutzea beharrezkoa dela azpimarratuz.
Bihar deskantso eguna izanen dugu gazte eta ikasleok. Ez dugu hitzaldi programaturik. Hala ere, Florentzian ibiliko gara ikasten jarraitzeko gogo handiaz.

Bestalde, elkartasun asteak ez du deskantsorik hartuko. Euskal Herriaren mezua zabaltzen dabiltzaten eragileak asko eta asko dira, beraz adi egon berrietara.

Bigarren eguneko kronika (otsailak 20):

Goiza irrati libreekin hasi dugu. Goizeko 10:00etan Onda Rossa irratian izan gara gure herriko errealitatea zabaltzeko. Oso herrikoia den irrati hau urteak daramazki Euskal Herriako talde ezberdinekin kontaktuan. Ondoren, Radio Citta Aperta irratian izan gara. Hemen ere bazuten gure gora beheren berri.

Irrati hauek industrializazioak ekarritako egitura sozialari erantzuteko sortu ziren. Inmigrazio andanaren errealitatea transmititzen daramakite 80. hamarkadatik. Biak interneten topatu ditzazkezue, ondarossa.info eta radiocittaperta.it web guneetan. Irrati hauen bidez Romako biztanle orori indartsu dabiltzan borroken berri ematen dute: okupazioa, zentru sozialak, AHT, feminismoa… eta nola ez ba, maila internazionaleko borrokei ere tartea irekia uzten diete.

Arratsaldean, La sapiensa Campusean ibili gara. Soziologiako fakultatean gure herriko gazteri eta ikasleriaren inguruan hitzaldi aparta eman dugu, aldi berean, beraien berri izan dugula. Zehazki, ikasleek okupatutako gela batean izan gara. Aula Portico Occupata izena du fakultatearen baitan askatutako guneak. Ikasleek kudeatzen dute eta bertan hitzaldi, topagune eta aldarrikapen gunea eraiki dute.

Gaua aldera, ordea, Roma erdian kokatzen den okupatutako beste gune batean izan gara. Trastevere izeneko leku honetan derrigorrezko hezkuntzako ikasleekin egoteko aukera izan dugu. Jakin dugunez, ikasleria indartsu dabil Italian. Batez ere azken bi urteak azpimarratu dituzte. Asanbladetan antolatzen dira eta nahiz eta lokalean borroka egin, komunikazioa da beraien bateratze tresna. Studaut.it webgunean Italiako ikasle mugimenduaren berri izanen duzue.

Romak utzi dizkigun ideiak, okupazioa bizitzeko bide argi eta egingarria dela, ikasleria aktibo dagoela eta aldatzeko gauza asko daudela eta guzti horretarako herritik herriarentzat eraikitako komunikabideak ezinbestekoak direla dira.

Lehenengo eguneko kronika (otsailak 19):

Gaurtik hasita, Italian Euskal Herriarekin elkartasun astea ospatuko da. Hori dela eta, Roma, Milano eta Florentzia hirietan Euskal Herriako gazte eta ikasle mugimendua bertan izanen da. Zentru sozialetan, unibertsitateetan, irrati libreetan, elkarteetan… ibiliko gara, elkarrekin ikasi eta hausnartzeko.

Bihar Romako Radio onda rossa eta Radio città aperta irrati libreetan izanen gara gure bizipen, proiektu eta helburuak beraiekin banatzeko. Ondoren, La sapienza campusera hurbilduko gara bertako soziologia fakultatean hitzaldi bat emateko asmoz. Antolatzaileak, zientzia politikoko ikasleak izan dira, gure moduan, ikasteko egarri bizia lasaitzeko asmoz.
Gero, Cantiere zentru sozialera joanen gara, derrigorrezko hezkuntzako ikasleekin esperientziak trukatzera.

Aste guzti honetan zehar gure berri izanen duzue, bai eta Italiako gazte eta ikasle mugimenduaren berri. Izan hadi gazte! Ikasleok iraultza!

Hamaika herri borroka bakarra!

(Topatu.info)