Azaroaren 6an, hitzaldia eta erakusketa antolatu dugu Algortan

Askapenaren 25.urteurrenaren harira, datorren asteartean, Azaroak 6, 19:30etatik aurrera  "Internazionalismoaren beharra, iragana eta etorkizuna" hitzaldia antolatu dugu Algortako Abian Kultur Elkartean (Bidebarri kalea, 2).

Ostirala bitartean, gainerra, Montxo marrazkilariak Askapenaren ibilbide irudikatzen duen erakusketa ikusgai izango da bertan.

Gogoratu ere Azaroaren 10an Altsasura joateko autobusa irtengo dala Bilbotik, eta Abian Kultur Elkartean ere izena emateko aukera izango dela.

Askapenaren ibilbide historikoa:

1987ko urtean jaio zen erakunde internazionalista, harrezkero joan etorriko elkartasunak ez du etenik izan Euskal Herrian. Herri ezberdinen alde lan asko egin den neurri berean, gure herriaren borroka aldarrikatu dugu munduko txoko ezberdinetan

Herri honek emandako adibide internazionalistak ugariak dira. El Salvadorren FMLNko (Askapen Nazionalerako Farabundo Marti Frontea) kideekin borrokan aritu diren Alba, Marta eta Pakito bezala edota urtero Palestina, Venezuela, Bolivia eta beste herri askotatik pasatu diren ehundaka brigadistak horren lekuko dira. Modu berean, Euskal Herriak nazioartetik elkartasun handia jaso du.

Bizitako esperientzia internazionalista guztiak hitz gutxitan laburbiltzea ezinezkoa zaigu. Errazagoa da agian sentimenduen bidez laburtzea; elkartasuna, konpromisoa eta mundua norbere errealitatetik aldatzeko grina. Horrela ulertzen baitugu internazionalismoa, pentsamendu globalarekin eta ekintza lokalarekin.