Azken eguna Askapenaren II. Formazio mintegian izena emateko
Arrasateko Etxaluze eraikinean formazio mintegia egingo da maiatzaren 4 eta 11an. Bertan, hizlari garrantzitsuek, internazionalismo eta gizarte gai ezberdinak izango dituzte berbabide saio aberasgarrietan.
Maiatzaren 4 eta 11an, Askapenaren II. Formazio mintegia egingo da Arrasateko Etxaluze eraikinean. Gai oso interesgarriak landuko dira bertan eta gai ezberdinak ondo ezagutzen dituzte pertsonen eskutik gainera eta oraindik lekua dago jende berriak izena eman dezan. Izena emateko azken egunak dira hauek eta interesa daukatenek formaziomintegia@askapena.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute.
Dagoeneko 25 lagunek eman dute izena formazio mintegi honetan eta egungo gizarteari begira, borroka feminista, inperialismoa, mundu arabiarra edota euskal inperialismoaren gaiak jorratuko dituzte. Gainera, hizlari garrantzitsuak izango ditu mintegiak.
Info 7 irratiko "Kale Gorrian" saioaren elkarrizketa
Hemen Askapenaren II. Formazio mintegiaren egitaraua:
10:00 Herri boterea (Iñaki Gil de San Vicente, pentsalari marxista). Hitzaldia gaztelaniaz izango da
12:00 Borroka feminista eta internazionalista uztartzen (Bilgune Feministako kide baten eskutik). Hitzaldia euskeraz izango da.
Bazkaria
16:00 Inperialismoaren erradiografia (Manuel Navarrete, Andaluziako militante komunista eta Red Rojako kidea). Hitzaldia gaztelaniaz izango da
18:00 Mundu arabiarreko matxinadak eta inperioen kontraerasoa (Martxelo Díaz, Garako kazetaria). Hitzaldia euskaraz izango da.
Maiatzak 11, larunbata
10:00 Europa krisian (Santi Ramirez, politologoa). Hitzaldia gaztelaniaz izango da
12:00 Abya Yala: ezker iraultzaileen egungo erronkak (Susana Gonzalez, Mugimendu Kontinental Bolivartarreko kidea). Hitzaldia gaztelaniaz izango da
Bazkaria
16:00 Euskal Inperialismoa (Luismi Uharte, UEUko irakaslea). Hitzaldia euskeraz izango da
18:00 Alternatiba sozioekonomikoak eraikitzen (Nekane Jurado, ekonomilaria). Hitzaldia gaztelaniaz izango da