Barraskiloak mantso baina aurrera

chiapas caracolesChiapas, San Cristobal de las Casas-tik erresistentzi gunerantz. Karroan egindako 5 ordu pasa eta gero, Zapatistek duten erresistentzi eta antolakuntza guneak diren “Caracoles” ezagutzeko aukera izan dugu brigadistok.

Zapatistek 5 barraskilo edo caracoles-etan banaturik daude. Barraskilo bakoitzak hainbat munizipio autonomoen beharrei erantzuteko sortuak dira, bertan instituzionalki ezinbestekoak diren guneak biltzen direlarik.

La Garrutxa izan da geuk zuzenean ezagutu dugun errealitatea. Bertan Compas-ekin elkar bizitzeko, trukatzeko eta egoteko aukera izan genuen.

Bertara heldu bezain laster, hesiz inguraturiko zonaldearen atean, bi Compa genituen. Jarraian gugana hurbildu, azalpenak eskatu eta geure eginbeharra zein den azaltzeko eskatu ziguten. Hauek Comisión de Vigilancia-ko arduradunak ziren, Brigadaren eginkizuna, helburuak eta konpromezua erakutsi ostean, hauek Juntas del Buen Gobiernora jo zuten guk esandakoa azaltzeko. Beroa, ezjakintasuna eta arroztasun nahastearekin pasa genuen momento hura. Behingoz Vigilancia-ko Compa-k etorri eta Juntas del Buen Gobiernora jotzeko baimena luzatu ziguten. Bertan berriro ere gure brigadaren nondik norakoa adierazi behar izan genuen.

Momento latza benetan, haien seriotasun aurpegi luzeak erresitentziaren islada zabaltzen zuen, izan ere, ez da nolanahikoa aurrera eramaten duten oztopoz beteriko borroka.

Sarrera moduan hizketalditxo bat, geure helburuak azalduz eta Euskal Herria okupatuaren inguruko solasaldia izanda. Oraindik dirau tentsioa, baino behintzat, gure egonaldia ziurtatua genuen beraien onarpenarekin batera.

brigaden argazki galeria

Lasaitasuna nagusi antolamendu gune honetan, rutinaren baitan bizi diren Compa kideak ardura lanetan murgildurik. Bakoitzak bere eginkizuna gizarte erakunde honetan: denda kooperatiboa, kafetegia, “Clinica de la Mujer Comandanta Ramona”, sukaldea, “Comisión de Información”, “Comisión de Vigilancia”, eskola, liburutegia eta elizarekin zerikusia duten lanak burutzen zituzten.

Ixiltasuna Caracol honen baitan, denborak inongo baliorik duen oihan aho honetatik minutuek ez dute mugimendurik gure erloju estresatuetan. Apurka-apurka zapatisten denborarekin bat egin eta benetan aberasgarriak izan diren minutuez gozatzeko aukera ezin hobea. Eta horrela pasa ditugu egunak, elkar bizitzen, sentitzen eta ohiturak bereganatzen.

Juntas del Buen Gobiernoko Compas-ekin elkarrizketa bat izateko aukera izan genuen, nahiz eta guk proposatutako galdera guztieei erantzuna ez eman, izan ere diskrezio puntu bat gorde behar dute kanpoko mehatxuei begira.

Beraien bizimodua, antolamendua eta zereginak zeintzuk diren azalduta 94ko altxamendura pasa ginen. Iraultzaren garaipenarekin batera lurrak berreskuratu zituzten, jatorrizko herrien ahotsa zabaldu eta lurralde eta jatorrizko herrien eskubideak aldarrikatu zituzten. Horrela lehenago ez zuten bizi duin bat lortuz.

Oraindik ere dirau gizarte erresistentziaren antolamendua, gobernuaren eta paramilitarren mehatxuuei aurre eginik beraien mundua eraikiz.

Etorkizunari dagokionez, positiboki ikusten dute haien bizi eredua, zapatistak ez direnen artean ere arrakastatsuak agertzen direlarik. Gobernu paralelo bat daramate eta haien helburu garrantzitsuena lurra lantzen dutenen eskubideak aldarrikatzea da. Gestioak eta aholkularitza eskeintzen dute ideologikoki ezberdin pentsatzen dutenen artean ere. Hor dago arrakastaren koxka. Beraiek aurrerapen bat bezala ikusten dute guzti hau, bere nahiak gauzatuz doazelako.

Ematen ari den borrokaren bitartez aldaketa sozialak apurka aurrera doaz, barraskiloak bezala, mantso baino aurreratzen.

Eta bitartean gure herrian zenbait agintarik indar armatuaren amaierarekin bakea lortuko dela daudelakoan, gure Compa-k altxamendu armatuaren bidez bakearen bidea ezagutu dute.