Basaburuan internazionalismoak bi aldarri batu zituen igandean

Basaburuko Jauntsarasko ikastetxean, bi ekitaldik bat egin zuten igandean, Frankoren izenean fusilatutakoen oraitzarekin batera. 25 lagun inguru bildu ziren, tartean Esther Lakasta alkatea. Askapenaren epaiketa salatu eta Espainiar estatuari epaiketa egiteaz batera, Mexikon desagertutako 43 ikasleak oroitu zituzten, gertaeretatik urtebetera.

Askapenaren egoera komentatu eta espainiar estatuaren izaera inperialista agerian utzi ostean, Basaburuko bailarak bat egin zuen akusazioekin eta urriaren 12an Iruñean herri sententzia emateko deia egin zuten.

Ondoren Mexikotik, 43 ikasletatik bizirik suerttu zen kideetako batek, Omarrek bidalitako komunikatu bat irakurri zuten, hutsik, ikasleen aurpegiekin zeuden 43 aulki hutsen ondoan.

Amaitzeko, Mexikortxos bailarako taldeak “No estamos todos, nos faltan 43” abestia eta EZLNren ereserkia jo zituen.