BDS Egunean ekintza solidarioa Bilbon. Israeli Boikot!
Joan den ostiralean, martxoak 30, BDS Egunean, Bilbondo merkatal zentruan dagoen Toys r us dendan sartu ziren hainbat kide internazionalista, jostailu sionistak identifikatu eta markatzeko helburuarekin.
Horietako bat umez mozorrotuta zegoen eta bezeroei zein dendako langileei triptiko informatiboak banatu zizkieten, baita gutuna eman gerenteari helarazteko.
BDS
2005ean palestinar gizarteko 200 elkarte baino gehiagok nazioarteari deialdia egin zioten. Deialdi hark, palestinar herriarekin elkartasuna adieraztea eta Israeleko estatuari boikota, desinbertsioak eta zigorrak bultzatzea zuen xede. Mundu zabaleko erakunde eta elkarte askok deialdi horren lekukoa hartu eta elkartasun deialdi horri erantzuteko konpromisoa hartu dugu. Horren adibide dugu, urtero martxoaren 30arekin batera mobilizatzen garen herritarrak.
20 elkarte, erakunde, alderdi politiko eta sindikatu baino gehiagok PACBI idatzia sinatu genuen Irunen eta mobilizazio ezberdinak burutu genituen. Testu hau, Israelgo estatuari boikota, desinbertsioak eta zigorrak ezartzean datza, hurrengo hau gertatzen den bitartean:
-Palestinar errefuxiatuen itzulera eskubidea errespetatzen ez den bitartean.
-Palestinar herriaren eskubide zibil eta politikoak ukatuak dauden bitartean, israelen bizi diren palestinarrei apartheid arauak ezartzen zaien bitartean.
-Zisjordania eta Gazaren okupazio militarra eta kolonizazioak dirauen bitartean, nazioarteko legedia eta NBEren ebazpenak bortxatuz.
Palestinarekin nazioarteko elkartasun kanpainaren adibide dugu Hondarribian ospatzekoak ziren gastronomia jardunaldiak, non lurraldeak modu ilegalean okupatu, erahilketak burutu eta NBEren ebazpenak betetzen ez dituen estatu baten itxura normalizatua zabaltzeko intentzioa zegoen.
Bide horretan eta Israel-i boikota zabaltzeko nazioarteko deialdiaren karietara, larunbata honetan, martxoaren 26a goizeko 12etan, konzentrazio bat deitzen dugu. Mobilizazioa Alcampon burutuko dugu, Imaginarium-eko dendari israeleko produktuak ez saltzeko eta era berean, estatu horretan egun dituen inbertsioak eten ditzala eskatzeko estatu horrek palestinar herriaren eskubide zibil, politiko eta giza eskubideak errespetatzen ez dituen bitartean.
“Made in Israel” produktuak dituen Imaginarium denda palestinar herriaren eskubideak bortxatzen dituen estatu baten kolaboratzailea da eta palestinarren egoera jasangaitzaren konplizea bilakatzen da. Horregatik, Imaginarium dendari Israelgo estatu sionistarekin dituen akordio komertzialak eteteko eskatzen diogu. Bitartean, Imaginarium eta bera bezala Israelekin akordio komertzialak dituztenei boikota eskatzen jarraituko diegu.
Gora Palestina askatuta!
Euskal Herriko sustatzaileen gutuna
Behean sinatzen dugunok Israelen aurka Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpaina (BDS ingelesez) sustatzen dugun Estatu espainiarreko jendarte zibileko taldeak eta pertsonak gara.
BDS erakunde israeldarrei zuzentzen den bortxakeriarik gabeko estrategia da. Salbuespen gisa, haien legez kontrako politikak aho betean babesten dituzten herritar israeldarrei ere zuzentzen zaie. Okupazio israeldarrari etekina ateratzen dioten edo haren konplize diren nazioarteko erakunde guztiei ere zuzenduta dago.
Mugimendua ez da bideratzen inongo erlijio-talde edo talde etniko, nazional edo linguistiko jakinen aurka, Nazioarteko Zuzenbidearen kontrakoak diren politika batzuen aurka baizik. Mundu osoko juduen artean lortzen ari den babesa gero eta handiagoa da: adibidez, Naomi Klein kazetari kanadarra, Ilan Pappe historialari israeldarra edo Jewish Voice for Peace (AEB), Bakearen aldeko Emakumeen Koalizioa (Israel) eta Israelgo BDS taldea bezalako erakundeak.
2005ean Palestinako gizarte zibileko 170etik gorako erakundek 2005ean egin zuten deian azaltzen denez, BDSren helburua Israelen gaineko presioari eustea da, estatu horrek herri palestinarraren oinarrizko hiru eskubideok onartzen dituen arte:
1967ko okupazioaren amaiera eta harresiaren eraispena.
Israelgo herritar arabiar-palestinarrek berdintasun osorako duten eskubidea.
Errefuxiatu palestinarren itzultzeko eskubidea.
BDSren aldeko mugimenduak Hegoafrikako apartheid erregimenaren eta Israelgo erregimenaren artean egiten duen konparaketa Nazioarteko Zuzenbideak «apartheid krimena» deiturikoan oinarritzen da. Estatu Batuetako presidente ohi Jimmy Carterrek eta Hegoafrikako zenbait pertsona ospetsuk ere, Desmond Tutu Bakearen Nobel saridunak kasu, horrelaxe erabili dute.
Elkarrizketek eta negoziazioek, 1993ko Osloko akordietatik, ez dute lortu herri palestinarraren eskubideen aitorpena. Nazioarteko komunitatearen ezintasunak, Israelen borondate faltak eta palestinarren ahuleziak porrotera eraman dituzte negoziazioak bata bestearen atzetik. BDS Israel/Palestinan bidezko bakea lortzeko estrategiarik eraginkorrena da; bertan bizi diren bi herrien eskubideekiko berdintasunezko errespetuan oinarritutako bakea, alegia.
SINATZAILEAK: Ana Ollo (Komunikazio zuzendaria, NUPeko irakaslea); Karlos Perez de Armiño (Nazioarteko Harremanetako irakaslea EHUn); Fito Rodriguez (EHUko irakaslea eta idazlea); Juan Hernandez (EHUko irakaslea eta Hegoako kidea); Alex Arizkun eta Txuri Ollo (NUPeko irakasleak); Jose Daniel Gutierrez (EHUko irakaslea); Gonzalo Fernandez (Hegoako koordinatzailea eta EHUko irakaslea); Josu Martinez (zinema zuzendaria); Fredi Paia (bertsolaria); Gotzon Barandiaran (idazlea); Aroa Lasa (musikaria); Gari Berasaluze (idazlea), Manex Agirre bertsolaria; Joxe Iriarte Bikila Gorripidea-Zutikeko kidea eta idazlea; Jon Aranburu, Axier Lopez, Richard Wendling, Ainara Gorostitzu, Alberto Pradilla, Martxelo Diaz, Anakoz Amenabar (kazetariak); Fernan Bilbao (ESK); Manolo Sobrino STEE-EILAS sindikatuko Idazkaritza Nazionaleko kidea, Igor Urrutikoetxea (LABeko Nazioarteko idazkaria); Galder Olibares (Igorreko alkatea); Alazne Olaizola (Zestoakoa); Aitor Sarasola (Alegiakoa); Jesus Mari Mendinueta (Arbizukoa); Mikel Basabe (Aralarreko legebiltzarkidea); Nekane Perez (NaBaiko parlamentaria); Jose Navas Amores (Gasteizko EBko zinegotzia); Antxon Belakortu (Gasteizko EAko zinegotzia), Jose Mari Balzako, Nafarroa Bai Tudela, Martin Garde concejal de Aralar Baztan, Marine Pueyo (ezker abertzaleko Iruñeko zinegotzia), Itziar Gomez Iruñako NABAIko zinegotzia eta Koldo Amezketa Nafarroako parlamentaria, Txelui Moreno, Ezker Abertzaleko kidea, Tasio Erkizia, Ezker Abertzaleko kidea, Miren Legorburu, Hondarribiako udalean zinegotzia eta Ezker Abertzaleko kidea, Marian Beitialarrangoitia, Hernaniko alkatea eta Ezker Abertzaleko kidea, Agurne Barruso, Bergarako alkatea eta Ezker Abertzaleko kidea, Niko Moreno, Elorrioko alkate ohia eta Ezker Abertzaleko kidea, Ana Mezo, Ezker Abertzalearen nazioarteko bozeramailea, Kattalin Madariaga, Ezker Abertzalearen nazioarteko bozeramailea, Gorka Elejabarrieta, Ezker Abertzalearen Nazioarteko bozeramailea; Europako BDS; EH-Palestina Sarea, RED MEWANDO (CONGDs, Mundubat, Paz con Dignidad, Biladi y Paz y Solidaridad)...