Belfastetik: mendi martxa errepresioa salatzeko eta estradizioen aurka

don't extradite the basquesEuskal errepresaliatuen sustenguz eta euroaginduak salatzeko, Irlandarrek mendi martxa antolatu zuten larunbatean. urriko eguraldi hotzari aurre eginez, berrogeita hamar pertsona inguru bildu ziren, gazte eta heldu, Belfasteko Black Mountain dontorra igotzeko. Eta hau, Inaki de Juana Chaos eta Arturo Villanueva euskaldunen sustenguz. Gogoratu, Belfasten aurkitzen diren, de Juana Chaos eta Villanueva beraien aurkako euroaginduen aurka borrokan ari direla. Karia hauetara eta euskaldunen sustenguz "Don't extradite the Basques" kanpaina sortu dute Belfasten irlandarrek. Larunbateko ekitaldia kanpainaren barne eta euskaldunen aurkako errepresioa salatzeko helbururekin antolatu zen.

http://www.dontextraditethebasques.org/