Beste behin euskal preso politikoen egoera mintzagai Parisen
Submitted by admin on Az, 2015/05/27 - 13:37
Aurrez egin bezala, datorren maiatzaren 29an, Pariseko Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek euskal preso politikoekiko elkartasunez ekimen ezberdinak antolatu dituzte.
Oraingo honetan, Paris eta inguruetan euskal preso politikoen egoeraren berri eman, eta Euskal Herriak bizi duen gatazkaren berri emateko lagungarri izan dadin, Fleuryko espetxean aurkitzen diren presoek egindako marrazkien eskusketa bat antolatu dute. lan hauek abipuntu izanda Frantziar Estatuan aurkitzen diren presoek bizi duten egunerokotasunaz hausnartzeko debate bat zabaltzea dute asmo, aurrera begirako lanketa posibleak irekita utziz. Saioari amaiera emateko, musika eta janaria ez da faltako.