Bi ikasle saharar hil dituzte Agadirren
Abenduaren 1ean arratsaldeko 8etan, "Al Masira" autobus geltokian protesta bat burutzen ari zirela, bi gazte saharar hil zituzten, beste bat koma egoeran dago Hasan II eritetxean, 5 zauritu daude eta zehaztu ez duten hainbat lagun atxilotu dituzte. Ikasle sahararrak, mendebaldeko saharara joateko autobus eske ari ziren eta eskakizun horretarako iserialdi bat burutzen ari ziren bertan. Orduan, poliziak autobuz gidariei euren kontra joateko agindua eman zieten, eta manifestariak zapaltzera joan ziren jarraian. Baba Khayya eta Laktif Elhousin hil zituzten eta Belkadi Mbarek hiltzorian dago. Bertsio ofizialen arabera, dena istripu bat izan da eta ez dago atxiloturik hilketa hauengatik.Ikasle saharar bati eginiko elkarrizketa entzun nahi baduzue, HEMEN duzue adesalambrar halbediko irratsaio internazionalistan eginikoa.