Biladi Hadi! zinez emankor: kolonoen aurkako protesta eta musika, senidetza bat, preso baten amaren mezua...

Nekez irudika genezakeen biladi hadiren bigarren txanda hau horren emankor  hain egun gutxitan. Begira:

  1. Preso politiko baten amaren mezua (bideoa) Euskal Herriarentzat (bera ere 5 urtez egon zen kartzelan , bai eta bere senide gehiago ere).
  2. Sheik Jarrah Jerusalemgo auzoan sionistak palestinarren etxeak okupatzen saiatzen ari dira, erresistentzian ari diren auzokide palestinarrentzat brigada kideek musika tresnak atera eta kalean jotzen aritu ziren (bideoa). Kolonoek ere entzun zuten brigadaren emana (bideoa)!!!
  3. Alegi eta Alain errefuxiatu eremua senidetu dira, “elkarren berri izateko, batak besteari askatasunaren bidean laguntzeko eta aurrera begira bi herrien arteko harremanak sendotzeko lehen urrats" gisa definitu dute.
  4. Azkenik, ezin ahaztu brigadako kide bat Palestinara sartu ezinik geratu zela, gara egunkariko Martxelo Diaz kazetaria, hain zuzen. Jordaniatik idatzi du kronika bat, Jordaniako estatuak Israelekin duen konplizitatea azalduz.

Biladi Hadi! bi txandatan gauzatzen ari den euskal brigada kulturala da, bertan idazleak, bertsolariak, ikasleak, kazetariak, musikariak, zinema-egileak eta beste hainbat artista batu dira. Berri guztiak beren blogean aurkituko dituzue.

biladi hadi!