Bilboko Kafe Antzokian gaur emanaldia duten Israelgo dantzarienganako boikotak aurrera darrai!
Askapenatik euskal jendarteari:
Asteazkenean publiko egin genuen berrian (Israeldar dantzariak Bilboko Kafe Antzokian. Adierazpen sionistei boikota!) atzo eta gaur Bilboko Kafe Antzokian ospatuko zen emanaldia boikoteatzera deitu genuen. Bertan artista israeldar batzuk hartuko baitzuten parte. Betiere bere esku zuten aukera boikoterako hiru arrazoi eta aldarrikapen nagusiak bere egin eta emanaldia hasi aurretik publiko egitea, horrela ongietorriak izango ziren. Baina tamalez uko egin zioten ezer esateari eta horren ordez jaialdiaren antolatzaileek komunikatu bat irakurri zuten azken gertakariak salatuz.
Hemen atzoko emanaldian irakurritakoa:
"ACT Festival es un evento cultural. ACT ofrece una plataforma a jóvenes creadores de diferentes nacionalidades para que intercambien sus propuestas artísticas en un entorno de absoluta libertad creativa. ACT promulga la diversidad, la mezcla y la riqueza que surge precisamente de este concepto multinacional y multicultural.
No obstante, ACT comparte la opinión general de la comunidad internacional en referencia a los últimos acontecimientos en Oriente Medio. Una caravana multicultural y multinacional intentaba llevar a cabo una misión de paz en Gaza cuando ha sido atacada de manera brutal por el ejército israelí. ACT Festival no es una organización política pero se posiciona claramente a favor de una denuncia rotunda de la brutalidad del ejército israelí. Por este motivo, queremos que el festival continúe trabajando por el mundo plural y libre en el que creemos. "
Argi utzi nahi dugu hau ez dala nahikoa, keinu honek ez baititu oinarrizko baldintzak betetzen (Palestinatik eskatzen dituztenak). Edozein adierazpen Israeldar ongietorria izan dadin ondorengo hiru aldarrikapenak asumitu beharko lituzkeelako:
- Israelen bizi diren biztanle palestinarrak eskubide zibil eta politiko guztien jabe izatea.
- Gazan eta Zisjordoniaren gaineko okupazio ilegalari amaiera ematea.
- Errefuxiatu palestinarren itzultzeko eskubidea bermatzea.
Eta aitzakia ezin da izan "politikan ez sartzea" inondik inora. Alde batetik berdin politikoa delako halako egoera baten aurrean iritzia helaraztea isilik geratzea bezala. Gainera, palestinarrek planteatutako hiru minimo horietan fijatuz gero ikusiko dugu ere politika baino Giza Eskubideetaz ari garela. Beraz, internazionalistak garelako ez ditugu testu baten puntu eta komak negoziatzen, zapaldutako herriak, kasu honetan Palestinak, oso argi eskatu zuelako bere garaian zeintzuk ziren baldintzak.
Honengatik berretsi nahi dugu boikot deialdia gaur gaueko emanaldirako. Nahiz eta oraindik ere guztiontzako garaipen bat izan zitekeen gaur partehartzaile israeldarrek estatu hortako biztanle bezala duten ardurari helduko baliote eta aipatutako aldarrikapenak bere egingo balute. Hala izan ezean ez baitira ongietorriak izango.
Gora herrion arteko elkartasuna!