Bilboko kaleak beste behin Palestinaren aldeko aldarriz bete ziren atzo

Atzoko egunez, beste behin asko izan ziren Israelek Gazan burutzen ari den sarraskia salatzeko eta Palestina osoari elkartasuna adierazteko Bilboko kaleetara atera zirenak. Bihotz Sakratuaren plazan hastekoa zenean, ertzain ugari agertu ziren manifestaziorako baimena eskatuz (beraiei ez omen zitzaien iritsi), eta kamerekin manifestazioan parte hartu behar zuen jendea grabatu zuten. Hasierako tentsio unea pasatuta, eta indar polizialaren 3 furgoiaz inguratuta, manifestazioak aurrera egin zuen Plaza Eliptikoraino "Israel Genozida" "Israeli Boikot" eta "Palestina Askatu" bezalako oihuen artean.