Bilbon Filtroko 20. urteurrenean Montevideoko memoria eta justizia aldarriarekin bat egin genuen

Zenbaitek kontrakorik uste badu ere, Euskal Herriak hamarkadaz hamarkada jaso izan du elkartasuna. Gure herriaren borroka, militanteekiko elkartasunak ez du etenik ezagutu. Gaur, 2014ko abuztuaren 24 honetan elkartasunaren adierazpen gogorrenetariko bat ekarri nahi dugu gogora; Filtro.

20 urte betetzen dira gaur Manueltxo Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez euskal errefuxiatu politikoek estradizioa ekiditeko gose greban Filtroko ospitalean izan zirenetik

20 urte esplanadan gau eta egun asilo politikoaren aldarripean Uruguayko herritarrak batu zirenetik,

20 urte Espainiar Estatuaren aginduz Uruguayko Gobernuak hiru euskal errefuxiatu politikoak estraditatu zituenetik,

20 urte Uruguayko Gobernuak berak, Espainiaren agindua betetzeko polizia zaldi gainean bidali eta herritarrak porraz jipoitu eta tirokatu zituenetik,

20 urte poliziaren bortizkeri eta basakeriak Fernando Morroni eta Roberto Facal erail zituztenetik,

20 urte erailketa hauen arduradunek inpunitatea osoz jarraitzen dutela.

Botere nagusiak amnesia orokorra bultzatzen ahalegintzen diren honetan ez Euskal Herritarrok, ez eta uruguayar herriak ere, ez dugu ahazten betiko lotu gintuen besarkada solidario hura. Besarkada solidario, herrikoia eta internazionalista. Normak esan bezala, “porque un dolor une mucho mas”. Gure herriak ez daudelako soilik historian lotuta, baita gure borroken orainean ere.

Gaur, beste urte batez Montevideon manifestazio handi batean justizia eta sarraskiaren arduradunentzat zigorra eskatuko dute. Beraiekin batera beste urte betez, han euskal brigadistekin eta hemen ekitaldi xume honekin, eskaera horrekin bat egin eta hiltzaile eta errepresoreentzako zigorgabetasuna bukatzea exigitzen dugu.

Zigorgabetasuna. Hori da, Uruguayen, Euskal Herrian edo munduko beste herri zapalduetan, sistemak boteretsuei eta bere mertzenarioei gordetzen diena. Horra hor Palestinar herriak bizi duen etengabeko genozidioaren azken kapitulu odoltsua, edo eta Ukranian estatu golpea eman zenetik indartzen ari den nazi-faxismoa.

Azken egunetan jakin dugu Euskadiko Nekazari Elikagaien Kooperatiben Federazioak, Eusko Jaurlaritzaren babes eta PNV eta PPko parlamentariek parte hartzearekin burutzekoa zen bidaia bertan behera utzi dutela. Bidaia aurrera ateratzeko baldintzak egokieak ez direla argudiatuta, hitzik ere ez Palestinako okupazioari amaiera jarri, errefuxiatu palestinarren itzulera eskubidea onartu edo eta palestinarren askatasuna bermatzeko aldarriaz. Israelekin kolaboratzen jarraitzeko asmo argia dute. Horregatik, Uruguaiko herriak Euskal Herriarekin erakutsitako irmotasun berdinarekin egin behat dugu indar Israeli Boikot kanpainarekin.

Europan eskubia indartzen ari den honetan, Estatu nazi-faxista bat ari da loratzen Ukranian. Ez da txikia ordea, Donbass herritik egiten ari diren erresistentzia. Faxismoaren aurka militarki altxatu den herria da. Bertan aurki ditzakegu internazionalismoaren eredu ukaezinak. Carlos Palomino brigada internazionalista, Banda Bassoti musika taldeak antolaturiko karabana antifaxista, edo eta Euskal Herrian sortu berri den elkartasun komitea. Borroka honen elkartasun internazionalistaren adibidea dira. Gure babes guztia askapenatik.

Horregatik, gure herriaren askapenaren bidean, munduko herri zapalduon askapeneratz, zigorgabetasun hori berandu baino lehen lehertu beharko dugula, eta herrion arteko elkartasuna, konpromiso internazionalista bilakatu! Herriok erresistentzia!

Fernando Morroni eta Roberto Facal herriak ez zaituzte ahazten.

Gora munduko herri borrokalariak!