Bilbon gogorarazi dugu euskaldunen alde Uruguayen 2 hildako utzi zuen elkartasun borroka

filtro bilboEkitaldia jendetsua izan da eta Uruguayko "Filtro"-ko sarraskia gogorarazten zuen argazkiz apainduta, Norma Morronik -orduan hil zuten Fernando Morroniren amak- bere mezua igorri du bideo batean. Iaz gure artean izan genuen Norma gure Uruguayko amama.

argazki galeria

Gaur 16 urte betetzen dira Uruguayen, Montevideoko Filtro ospitalearen aurrean, polizia eta militarrek burututako sarraskitik. Espainiako gobernuan zegoen alderdi sozialistak eskainitako laguntza eskertu nahi izan zuten horrela.
1992Ko maiatzaren 15ean hasi zen 13 euskal herritarren kontrako auzi hau. Gobernu Espainiarrak hauen estradizioa eskatu zuen. Honen ordez laguntza ekonomiko eta militarra eskaini zion Uruguayko Gobernuari. 3 kideren kanporatzea onartu ondoren, gose eta egarri grebari ekin zioten. Ondorioz, Montevideoko Filtro ospitalean ingresatu behar izan zituzten. Ospitalaren inguruan baina, milaka herritar bildu zen gau eta egun haien
elkartasuna adieraztera, kanporaketen kontra.
1994eko abuztuaren 24ean, Josu Goitia, Mikel Ibañez eta LuisMari Lizarralde euskal errefuxiatuak Uruguaytik Espainaratzeko agindua betetzear zela eman ziren gertakari hauek. Asilo eskubidearen alde bildutako milaka herritarren aurka gogor kargatu zuen Uruguayko poliziak. Euskal Herriari erakutsitako elkartasuna zigortu nahi izan zuten horrela. Gau hartan, Fernando Morroni eta Roberto Facal uruguaiar gazteak erail zituzten, ehunka lagun zauritu eta atxilotzearekin batera.

Luis Alberto Lacalle zen orduan Uruguayko presidentea. Gaur egun, inpunitate osoz, oraindik politikagintzan dabilena. Filtroko gertakarien ostean, gerra zikina indartu zen kale eta komunikabideetan bertsio ofiziala zabalduz. Baina asko gara egia ezagutzen dugunok eta gertatutakoa ahaztuko ez dugunok.
Hiru ordu barru Montevideon manifestazio bat burutuko da, euskal herritarren asilo eskubidearen alde dena eman zuen herriari zor zaion memoria hirtorikoa eta justizia aldarrikatzeko.
Oroitzapenak beharrezkoak dira herri baten etorkizuna lantzeko. Uruguaira urtero joaten diren brigadistei esker badakigu, itsasoaren bestaldean ere gure borrokan sinesten dutela eta elkartasuna adierazten jarraitzen dutela.
Haiek dieten bezala: «¡Arriba los que luchan!»
Gora elkartasun internazionalista! Lortuko dugu