Bilbon urriaren 2an manifestazioa eta herri epaiketa burutuko dute

Hamarkada luzetan garatu duen estrategia kriminalizatzaile eta zapaltzaileagatik epaituko dute Espainiako Estatu inperialista epaitzeko deia egiten dute ostiral honetan, urriak 2, Bilboko Herriak Libre dinamika osatzen duten erakunde, elkarte eta norbanakoek. 19:00etan Arriagatik irtengo den manifestazioan parte hartzera dei egin diete bilbotarrei gaur dinamikako kideek, eta jarraian herri epaia plazaratzera. Hemen agerraldian irakurritako testuak (abajo en castellano)

Estatu espainolak hamarkada luzetan garatu duen estrategia kriminalizatzaile eta zapaltzaileak behea jo du Askapena euskal erakunde internazionalistaren aurkako prozesu esperpentikoarekin. Gure 5 burkide kartzelaratzeko eskaeraz gain, Askapena erakundea bera ilegalizatu nahi du, aurrera daraman lan internazionalista, euskaldun eta herritarra desagerrarazteko. Baina Euskal gizarte antolatuak jasan duen agresio hau herri honek pairatuko duen hamaikagarren erasoa izateari uko egiten diogu!

Horregatik, garaia delako, nekatu garelako, guk, herriak, herritarrek, muzin egiten diogu estatu inperialista txikitzaile honen epaiak entzuteari. Estatu espainolak ez dauka zilegitasunik gure lana epaitzeko; herria da epaile bakarra!

XV. mendearen amaieratik Avya Yala txikitu, bortxatu, zapaldu eta lapurtu duen estatu batek; NATO-ren kide den heinean mundu osoan zehar hedapen inperialista gauzatzeko heriotza zabaldu duen estatu batek; bien bitartean herrientzako kartzela izan delarik, bai bere muga inposatuen barrenean zein abandonaturiko kolonia ohietan, Sahara besteen gainetik; estatu honek ez dauka zilegitasunik bat ere gure lanak juzkatu eta zigortzeko.

Lan hori herriari eta herriari bakarrik dagokio. Eta herriak aspaldi daki estatu inperialista espainolak zein paper betetzen duen munduan.

Ondorioz guk, Bilboko Herriak Libre dinamika osatu eta garatu dugun erakunde, elkarte eta norbanakook, ostiral honetan plazaratuko dugu gure deliberamendua. Hartara, datorren urriaren 2an, arratsaldeko 19:00tan, Arriaga Antzokitik abiatuko den manifestaziora etortzeko deia zabaltzen dizuegu, gurekin batera, jarraian, arratseko 20.00retan gurekin batera herri epaia plazaratzeko.

 

La estrategia opresora y criminalizante que el estado español ha desarrollado en la últimas décadas ha alcanzado una nueva cima con el esperpéntico proceso contra Askapena. Además de la encarcelación de 5 de nuestros compañeros, tiene el valor de pedir la ilegalización de Askapena, a fin de acabar con su trabajo internacionalista euskaldun y popular. Pero el pueblo vasco se niega a que esta agresión pueda simplemente ser el enésimo ataque a su trabajo colectivo.

Por ello, por que nos hemos cansado, porque realmente es hora, nosotras, nosotros, el pueblo, rechazamos escuchar y aceptar el juicio de este estado imperialista. El estado español no tiene legitimidad para juzgarnos: el pueblo es el único juez!

Un estado que ha oprimido, agredido y esquilmado Abya Yala desde el siglo XV; un estado que, como miembro de la OTAN no dejar de exportar muerte y miseria para asegurar la expansión del imperialismo; un estado que ha agredido e invadido mientras era una cárcel para los pueblos tanto de dentro como de fuera de sus fronteras impuestas, colonizando y abandonando al pueblo saharaui; este estado no tiene ninguna legitimidad para juzgar y tratar de castigar nuestro trabajo.

Esa función le corresponde al pueblo y sólo al pueblo. Y el pueblo ya sabe cual es el rol que el estado español ha asumido en el mundo.

Por ello, nosotras, las organizaciones, asociaciones y personas que formamos Herriak Libre en Bilbo haremos pública nuestra sentencia este viernes, 2 de octubre. Y os invitamos a que acudáis a la manifestación que partirá a las 19.00 de la tarde desde el teatro Arriaga para, a continuación, a las 20.00, ayudarnos a dictaminar y hacer pública la