#Bildu-ren ilegalizazioaren kontrako elkarretaratzeak nazioartean (Zaragoza, Valentzia, Dublin, Edinburgo, Barcelona, Madril...)

bilduGaurtik hasita eta igande bitartean hamaika izango dira nazioartean Euskal Herriarekiko jasoko ditugun elkartasun keinuak. Euskal Herriarentzako Eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko eta Bilduren legalizazioa exijitzeko hainbat mobilizazio eta elkarretaratze burutuko dira gaur eta datozen egunotan.

Gaur bertan Burjassot herrian (Valencia-Països Catalans) Endavant eta Euskal Herriaren Lagunek deituta elkartaratzea izango da eta Aragoin ere "Coordinadera por o Dialogo y a Negociación d’Aragón"-ek deituta  elkartaratzea egingo dute Zaragazoka Plaza d'Espanya-n eta Bartzelonan 20.00etan Plaça Sant Jaume-n, Amics i Amigues d'Euskal Herria-k deituta, Madrilen sare sozialen bidez zabaldu da deialdia "Tribuna Constitucional-aren aurrean 18:00etatik 20:00etara elkartaratzea egiteko. Dublin-en ere 19:15etan izango da elkartaratzea eta Eskozian berriz Edinburgon elkarretaratzea larunbatean, hilak 7 14:00etan bietan Euskal Herriaren Lagunek deituta. Alemanian zabaltzen ari dira komunikatu hau.

Seguruenik datozen ordu eta egunetan mobilizazio gehiagoren berri helduko zaizkigu, izan ere, atzo bertan Euskal Herriaren Lagunak eta euskal diasporako 40 taldek komunikatu bat atera zuten salaketa eta mobilizazioak egiteko.