Bilera eta bilera artean, Palestinarrekin dantzan

biladi hadi palestinaJerusalemgo hiri zaharra barrutik eta kanpotik ezagutu ostean, okupazioaren kontra manifestatu ondoren, Ramalako alkatearekin bildu eta gero, festarako garaia iritsi zaio musika tresnaz ondo horniturik etorri den brigadari.

Atzo Ramalan eta gaur Birzeiten eskusoinua, trikitixa, txirula, tanborra eta bibolina atera eta dantzan jarri ditugu palestinarrak. Haurrak berehala animatu dira, ia Birzeiteko apaiza ere dantzan hasi da,baina gaurkoan benetan ezinezkoa zena lortu dugu, brigadako hainbaten porlanezko gerriak mugiarazi eta dantzan jarri ditugu Porrotx buru zutela.

Oraingoz ezkerreko jendearekin elkartu gara, eta diferentziak diferentzia, ezin ditugu burutik kendu Palestinak Euskal Herriarekin dituen antzekotasunak.

'biladi hadi' brigadaren blog-a: http://biladihadi.wordpress.com