Bolibia eta Saharako errealitatea ezagutarazteko aukera izan dute Askapenako brigadistek Gasteiz eta Ereñozun

Bolivian eta Saharan egondako brigadistek Ereñozun eta Gasteizen antolatutako hitzaldietan parte hartu dute pasa den astean.

Ereñozun Aste kulturala antolatu dute eta bertan izan dira Askapenaren 2012ko Boliviako brigadako 3 kide. 15 bat lagun elkartu dira Kultur etxean eta bertan informazioa trukatzeko aukera izan dute.

Gasteizko unibertsitate publikoan, aldiz, urriaren 30 eta 31n hitzaldi ziklo baten barruan esperientziak kontatu eta zabaltzeko aukera izan dute Askapenako Saharako eta Boliviako brigadetako kideek.