Bolibiako brigadaren lehenengo kronika Santa Cruzetik

Bolibiara abiatu den brigadak lehenengo kronika bidali digu eta bertan lehenengo bi egunetan ikusitakoa plazaratzen digute.

Uztailaren 4an, Santa Cruz hirian hitzaldi interesgarri baten lekukoak izan dira eta hurrengo egunean eta lankidetza sustatzeko erakunde baten ordezkariarekin batzartu dira.

Foro publikoa: ¿Modelos de desarrollo?

Límites, propuestas y alternativas

Hizlariak: Jorge Ávila (Cámara Forestal de Bolivia), Edilberto Osinaga (Cámara Agropecuaria de Oriente), Cliver Rocha (Autoridad Bosque Tierra), Eduardo Gudynas (CLAES).

Jorge Ávilak Santa Cruzeko basoen inguruko datuak eman ditu eta hauen erabilpenari buruzkoak baita ere. Estatuaren politika zentralista salatu du eta bere aldarrikapenen artean basoen eremu landaketa komertzialak bultzatzea izan da bere ideia nagusia.

Edilberto Osinagak nekazaritzaren garrantzia azpimarratu du lanaren sorkuntza, elikadura subiranotasuna eta Estatuak honegatik dauzkan ingresoengatik. Azken urteetako garapena nahikoa ez dela aldarrikatu du eta bioteknologian (agrotoxikoak) eta lurraren jabetzan aldaketak eskatu ditu; lehenengo hauen erabilera handituz eta lurraren jabeentzako segurtasun juridikoa eskatuz.

Cliver Rochak aurreko bi hizlarien argumentuak kritikatu ditu; CFBko ordezkariari basoetako etekinak birlandaketarako ez erabiltzea aurpegiratu dio eta CAOkoari hazkunde jasangaitz bat nahi izatea, honetarako basoak suntsituz. Biei balore merkantilistak dituztela eta baliabide naturalekin etekin ekonomikoak bakarrik bilatzen dituztela esan die.

Eduardo Gudynas ABTko kidearekin ados dago. Estraktibismoaren eztabaida gobernu progresistekin berpiztu dela esan du eta mundu mailako krisiarengatik areagotu egin dela.

Zazpi puntu garrantzitsu aipatu ditu garapenaren inguruan:

  • Garapena beti Mendebaldeko eredu batekin lotuta dagoela.
  • Beti garapenari lehentasuna ematen zaiola beste inbertsioekiko.
  • Kontsumo kulturaren barne gaudela.
  • UNASURen nekazaritza eta abeltzaintzarako politika amankomunen beharra.
  • Garapenaren ideia monokulturala dela, indigenen bizimodua kontuan hartu gabe.
  • Alternatibarik ez dagoen ideia zabalduta dagoela.
  • Alternatiba gabe garapenari aurre egiteak zentzurik ez duela. Estatalizazioa bide bakarra ez dela esan du, Brasilgo adibidea aipatuz.

Alternatiba bezala konpetitiboak izateko beste herrialdeek ez dituzten produktuak ekoiztu behar direla aipatu du, eredu kualitatibo desberdin batekin baso ekonomi indartsu eta lokal batekin.

Uztailaren 5eko goizean.

Hugo Siles Núñez del Prado Santa Cruzeko zinegotzia izan zen. Berarekin izan dugun bileran argi utzi du Bolivia aldaketa prozesu batean dagoela, Estatua askapen prozesu batean baitago. Egoera honen arrazoietako bat ordezkaritza politikoaren krisia izan da. Honek mugimendu sozialen egonezina areagotu zuen, batik bat 2000. urtetik aurrera (uraren gerra).  Evo Morales bera manifestazio hauetan egon zen. Gaur egun, mugimendu sozialek ezkerra aliatutzat dute bizi dituzten arazoei aurre egiteko.

Asanblea Konstituziogileaz jardun denean porrota izan zela adierazi digu, konstituzioaren eraketa luzatu zuelako, baina oso produktibo eta beharrezkoa izan zela aldaketaren garapenean. 250 pertsonako asanblea bat egitera iritsi ziren, mundu mailan handienetakoa.

Bestalde, Santa Cruzeko egoeraz hitz egiteko orduan, aurrerapauso handiak eman direla esan digu. Oraindik arrazismo handia dagoen arren, gaur egun legeek berdintasuna bultzatzen dutela ziurtatu du, lehen ez bezala. Adibidetzat jarri du 2006an dokumentalista argentino batek kafetegi batean egin zuen esperimentua: bi indigena sartu ziren beren traje tradizionalekin eta dokumentalista kamara ezkutu batekin, jendeak indigenen aurrean izan zitzakeen erreakzioak jasotzeko. 30 minuturen ostean, indigenek ezer hartu gabe alde egin behar izan zuten, ez zituztelako atenditu nahi izan indigena izateagatik. Gaur egun, aldiz, horrelako jarrerak kartzela zigorra dute Bolivian.

Beraz, gizarte mailan oraindik arrazismoa badagoen arren (hala ere, 2006tik gaur arte gutxitzen joan da), asko aurreratu da gai honetan, lege mailan batez ere. Aurrerapauso hauen seinaleetako bat da gobernuan indigenak eta emakumeak egotea botere postuetan.

Honetaz gain, eta amaitzeko, Evo Moralesen onarpen orokorraz aritu da Hugo Siles. Evo Moralesekin, herriak irabazteaz gain, enpresario eta bankuak ere irabazten atera direla gaineratu du. Horrekin lotuta, Moralesen onarpen handiaren zenbaki esanguratsua eman digu: gobernuan 8 urte daraman arren, biztanleriaren %65aren onarpena du.

Desafio GKEarekin aldebikoa

2013ko uztailaren 5eko aldebikoa Desafio GKEko Alejandro Dausarekin izan dugu. Erakunde honek lau ardatz jorratzen ditu, beti ere Santa Cruz eskualdeko herritarrak erdigunean jarriz. Alde batetik, Santa Cruzeko auzo elkarteekin landiketza proiektuak garatzen dituzte herritarren ahotsa instituzioetara bideratzeko eta bestetik, udal aurrekontuen behatokia martxan dute. Hirugarren proiektua, eskubide sozial, ekonomiko, kultural eta politikoen inguruko aholkularitza zerbitzuan datza.

Azkenik, Colonia Piarí nekazal eta abeltzaintzako goi eskolarekin lankidetza garatzen dute eskolako formazio soziala garatuz. Eskola hau nekazal eremuko indigenek osatzen dute eta autogestionatua da, bertako diru sarrerak bermatzeko enbutido empresa bat dutelarik.

Alejandrok gaur eguneko egoera politikoa eta martxan dagoen aldaketa prozesua ulertarazteko Boliviako historiaren zertzelada nagusiak azaldu dizkigu.

Era berean, aldaketa prozesuari atzeraezinak diren lorpenak atxikitzen dizkio. Hala nola, herri indigenaren duintasunaren berreskurapena eta subirautza handiagoa lortzea, bai maila instituzionalean eta baita natur baliabideen kontrolean ere. Izan ere, aurretik kanpoko multinazionaleen eta gobernuen  menpe baitzegoen subirautza hori.

Dena den, Alejandrok aldaketa prozesuari hainbat arrisku aurreikusten dizkio Boliviako legediak ikuspegi berritzailea eta eraldatzailea baditu ere; Pachamamaren babesa eta “Ongi Bizitzearen” ikuspegiaren txertaketa, praktikoki legeak ez badira ere behar beste garatzen ari. Bestalde, mugimenduaren militantzian formazio politikoaren gabezia nabarmena dagoela uste du. Ildo beretik, MAS aldedi ezkertiarrak boterea berak hartu beharrean, botereak  berak MAS hartu duela iritzi dio. Izan ere, estatuko aparatua ez da aldatu eta  lider politikoak xurgatzen ari da. Azkenik, gobernuari egin dion kritika nagusia oinarri produktiboa betikoa izaten jarritzen duela izan da, sistema kapitalistarena alegia, natur baliabideen estraktibismoa bultzatuz.

Ondorio gisa Boliviako herritarren klase sentimentua, sentimentu etnikoa, antiimperialista eta nazionalista indartu direla aldarrikatu du, Bolivia berri bat eraiki delarik. Etorkizunari begira aldiz argilunak ikusten ditu aldaketa kapitalismoan eman baita eta ez baitago argi prozesuaren amaiera zein izango den,  sozialista edo kapitalista.

Aldebikoa bukatzeko, Euskal Herriko egoera soziopolitiko, ekonomiko eta kulturaren berri eman diogu. Euskararen berreskurapen prozesua eta hezkuntzaren sistemaren baitako interesa azaldu du batipat Alejandrok.