Boliviako gazte mugimendua
Boliviano brigadan hasi ginenetik gazte erakunde ezberdinekin biltzeko aukera izan dugu. Cochabamban MAS gazteekin bildu ginen. La Pazen gizarte langile komunitarioekin eta El Alton bertako gazte eragile ezberdinekin. MASeko gazteak egun Gobernua osatzen duten mugimenduko gazteak dira eta beraien lana ideologiko politikoa da batik bat. Alde batetik, antolatutako gazteek 3 gazte formakuntza jasotzen dute horretarako sortutako eskoletan, bestetik, oinarri sozial gaztea lantzea dute helburu.
Gizarte langile komunitarioei dagokienez, hauek Boliviano 9 depertamentuetan daude antolatuta eta 2000 gaztetik gorarekin osaturik dago. Hiru urte bete berri dituen talde horrek prozesua indartzea du helburu, konstituzio berria ezagutaraztea, alfabetatze kanpainan laguntzea, eta errolda berria jendarteratzea, besteak beste. Erakunde honen aintzindariak Kuban jaso zuten trebakuntza eta egun trebakuntzak bere biziko garantiza du. Nazio mailan ordezkaritzarik handiena duen eragile honek lehendakariordetzarekin elkarlanean dihardu.